Hasteko… zer da risografia? Risografia erreprodukzio teknika ona, polita eta merkea da, serigrafiaren berezitasunetako batzuk eta fotokopiako beste batzuk uztartzen dituena. Azkenaldian, autoedizioaren munduan lekua egin du, akaberak dituzten tirada handiak erreproduzitzeko aukera ematen duelako, non testurak, deskoadraketak eta koloreen gainjartzeak irudiari erantsitako balio bihurtzen diren.
Lantegi honetan, risografia bikoitzaileen oinarrizko funtzionamendua ezagutuko dugu, eskaintzen dizkiguten mugak/aukerak ulertu eta gure alde joka dezaten. Ondoren, ariketa praktiko bat proposatuko dugu. Ariketa horretan, estudioan eskuragarri izango dituzuen material eta forma sinpleetatik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak bere irudia sortuko du, eta, azkenean, bi tintatan inprimatuko dugu gure makina txiki adiskideetan.
Ezagutu teknika risografikoa estudio bat bisitatuz.