TABAKALERAk eta EITBk elkarlanean antolatutako "AUDIOGILE BERRIAK" deialdiaren helburua euskarazko soinuzko fikzioa sustatzea da.
Programa fase hauetan garatuko da:
1. FASEA: Proiektuen garapena
Lehenengo fasean, TABAKALERA eta EITBek osatutako epaimahaiak hautatutako hiru sortzaileek soinu-fikzioko proiektuen gidoiaren garapena landuko dute 2024ko otsailetik maiatzera bitartean.
Zehazki, programak honako hau jartzen du sortzaileen eskura gidoia idatzi ahal izateko:
- Harkaitz Cano idazle eta gidoilariaren aholkularitza eta laguntza, banakako tutoretzen bidez gidoia garatzeko.
- Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian hiru hilabetez lanerako lekua izatea, sortzaileak nahiko balu.
- 2.000 €-ko dirulaguntza proiektuak garatzeko, TABAKALERAren kontura.
- Prestakuntzako eta gidoia garatzeko bi egonaldi. Derrigorrezko parte-hartzea.
Lehen egonaldia, 2/3 egunekoa, Tabakaleran, 2024ko otsailaren 19ko astean. Bertan, gidoiaren idazketa eta narratiba berriak landuko dira sektoreko profesional ezagunen eskutik. Eta bigarren egonaldi bat 2024ko apirilaren amaieran. Bertan, podcasteko prestakuntza teknikoa landuko da EITBren eskutik, eta hainbat soinu-ekoizpenaren arrakasta eredu ezagutuko dira.
2. FASEA: Soinu-lan baten ekoizpena.
Bigarren fasean, epaimahaiak proiektu/gidoi bat izendatuko du irabazle, eta EITBk ekoitziko du hautatutako gidoiaren egilearen/egileen eta EITBren arteko kontratua formalizatuz.
* Informazio gehiago deialdiaren oinarrietan.
Euskarazko soinuzko fikzioa sustatzea da deialdiaren helburua.