Julio Verne eta Albert Robida autoreetatik Black Mirror serietaraino, asko izan dira etorkizun hurbil batean munduak izango duen itxura aurreratu nahi izan dutenak. Literaturan, herri-kulturan eta abangoardiako artistek garatutako kulturan sortutako aurrerapen irudi hauetatik abiatuta, lantegiak, argakilaritza eta collagearen bidez, etorkizunaren inguruko hausnarketa proposatu nahi du, modu fisikoan baita digitalean ere. Helburua fanzine-liburu bat sortzea izango da; irudimen ariketa kolektiboa eginez, hemendik 50 urteetara hiriak izango duen itxura irudikatuko dugu.
Lehen eguna
Back to the Future of Photography ikerketaren inguruko lantegi eta eduki teoriko-praktikoen aurkezpena. Donostiatik irteera fotografikoa. Taldeak hiriaren argazkiak egingo ditu hurrengo egunean hauekin lan egiteko. Etorkizuneko irudiak bilatu eta bildu aldizkari eta sarean.
Bigarren eguna
Aurreko egunean sortutako materialaren bateratzea. Lan-taldeak sortu eta muntaiarekin hasi. Collageak sortu.
Hirugarren eguna
Aurreko egunetan sortutako irudi eta argazkiekin fanzine/argitalpen bat sortzen hasiko gara.
Laugarren eguna
Fanzinea amaitu eta lan guztien bateratzea egin.
Literaturan, herri-kulturan eta abangoardiako artistek garatutako kulturan sortutako aurrerapen irudi hauetatik abiatuta, lantegiak, argakilaritza eta collagear