Dantzatzeari berari eta dantzatzeko plazerean erabat murgiltzen eta gogoak ematen digun moduan mugitzen garenean irekitzen den askatasun-eremuari buruzko pieza duzue honakoa. Bailar por bailar kontzertu bat dela esan genezake. Josebaren kontzertu bat, baina «dantza-talde» batekin.
Zorrotz aztertu dugu soinuaren bibrazioak zein eragin duen, zein aldaketa dakarren eta zer-nola islatzen den gorputzean. Eta, aldi berean, mugimenduak berak zein eratara bibratzen duen espazioan, eta zer aztarna uzten. Horretarako, Josebaren musikak iradokitzen dituen dantzatzeko modu ezagunen manerak erabili ditut, eta itxuraldatu, neure eginez.
Idurre Azkue
Dantzatzeari berari eta dantzatzeko plazerean erabat murgiltzen eta gogoak ematen digun moduan mugitzen garenean irekitzen den askatasun-eremuari buruzko pieza duzue Idurre Azkue eta Joseba Irazokiren 'Bailar por bailar'.