Imagen
Imagen
Descripcion
Idurre Azkue (Zarautz, 1976) ballet klasikoa dantzatzen hasi zen 5 urterekin eta 1992an Bartzelonara lekualdatu zen Institut del Teatreko Dantza eta Koreografiako Goi Eskolan dantza garaikidea ikasteko. Dantzari profesional gisa hasi zen Danat Danza konpainian eta gerora General Eléctrica kolektiboan sartu zen. Bertako kide da orain ere, eta dantzari eta interprete gisa ari da hainbat dantza-ikuskizunetan, guztietan ere lengoaia eta ikuslearekin harremanetan jartzeko modu berriak bilatuz; esaterako, By natural piety, John Kovach eta Paradise.
Societat Doctor Alonsorekin lankidetzan aritu da, Tomás Aragay eta Sofía Asencio zuzendariekin Tomorrow will be like today, El traspiés de Luisa eta Acid Folclòric lanetan. Halaber, lankidetza gehiago egin ditu: La Carnicería teatrorekin, Rodrgio Garcíaren zuzendaritzapean, Jardinería Humana lanean; Andrés Waksman zuzendariarekin Incógnitos eta Gora Bihotzak eta Hasta el final bakarkako lanetan; Saioa Ibañez zuzendariarekin Holocausto caníbal lanean; eta Xavier Le Roy zuzendariarekin Retrospectiva lanean, Antoni Tàpies Fundazioan. Gainera, dantza-eskolak ematen ditu helduentzat nahiz haurrentzat hainbat zentrotan.
2012an Euskadira itzuli zen eta dantzari/performer gisa aritu da, besteak beste, Fermin Muguruzarekin, Zuloak, Idoia Zabaletarekin, El paseo eta Albornoces blancos, Olatz de Andrésekin, El cielo ahora, Claudia Diasekin, En esta parte esquinada de la península, eta Sonia Gómezekin, Dúo. Ibilbide gehiena dantzari-interprete gisa osatu duen arren, azken urteetan bere lanak ekoizteari ekin dio: I love natura, Una altra història d’amor, Teo Barórekin lankidetzan, Domingo fantasma eta La danza vegetal, Urtzi Mardarasekin lankidetzan. Bere lanik berriena Bailar por bailar da, Joseba Irazoki musikariarekin elkarlanean ondua eta 2014an Dantzan Bilaka eta 2015ean Bilboeszena bekak jasotakoa. BAD jaialdian izan zuen estreinaldia.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Performer eta dantzaria
Tipo
Artistas y Creadores