Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

19:00 Aurkezpena: Santos Zunzunegui
20:00 Bakushu (Uda hasiera), Yasujiro Ozu, Japonia, 1951, 130'
Kamakura, 1945ean Japoniak gerra galdu osteko lehen urteak. Mamiya familiako hiru belaunaldi etxe berean bizi dira. Mokichi osabaren bisitarako prestatzen ari dira; urrundik dator, Yamatotik, haren jatorrizko eskualdetik, hain zuzen ere. Shukichi (Ichiro Sugai) eta Shige (Chieko Higashimaya) aitona-amonek hiru seme-alaba izan zituzten; ertaina, Shoji, gerran desagertu zen. Seme nagusia, Koichi (Chishu Ryu) Tokion dabil, mediku. Fumikorekin (Kuniko Miyake) ezkonduta dago, eta bi seme bihurri dituzte, Minoru eta Isamu. Arreba txikiak, Norikok (Setsuko Hara), bulego batean egiten du lan, Tokion bertan.
 
Baina Norikok kezkatu egiten ditu neba nagusia eta gurasoak: hogeita zortzi urte bete ditu eta itxuraz ez du ezkontzeko inolako asmorik. Norikoren nagusia ere kezkatuta dago; horregatik, haren esanetan gaztearentzat perfektua den hautagai bat proposatzen du: berrogei bat urteko negozio-gizon heldua, familia onekoa. Gurasoak eta neba ados daude, baina ez dirudi Norikok inolako interesik duenik.
 
Egun batean, aitarekin eztabaidatu ondoren, Minoruk eta Isamuk etxetik ihes egiten dute. Norikok Kenkichi Yabe auzokideari laguntza eskatzen dio. Kenkichi Yabe alargun gaztea da, eta alaba bat du; mediku gisa egiten du lan Koichiren esanetan, eta desagertutako Shojiren lagun handia zen.
 
Eta bizitzak aurrera jarraitzen du: mutilak etxera itzuli dira, eta Yabe mediku zerbitzuko buru izendatzen dute herrialde iparraldean, Akita eskualde urrunean. Hara joan baino zertxobait lehenago, Yabe eta Noriko elkarrekin egoten dira, eta gerran desagertu zen nebari buruz hitz egiten dute. Norikok bisita egiten dio Yaberen amari (Harako Sugimura), gazteak alde egiteko gauzak prestatzen dituen bitartean. Emakume zaharrak Norikori aitortzen dio beti pentsatu izan duela bere semearentzako emazte bikaina izango litzatekeela. Gaztearen erantzuna txundigarria da: inolako zalantzarik gabe onartuko luke proposamen hori. Han bertan adosten dute ezkontza, nahiz eta ez dirudien Yabe oso pozik dagoenik ideia horrekin.
 
Norikoren familiak ez du albistea begi onez hartzen, batez ere neba nagusiak; izan ere, iruditzen zaio pentsatu gabeko erabaki bat izan dela. Hala ere, Norikok bereari eusten dio. Norikok agur esaten die nagusiari eta Aya (Chikage Awajima) lagunari. Agur esateko afaria hasi aurretik, familia osoak ohiko argazkia ateratzen du; baliteke hori izatea Mamiya guztiak agertzen diren azken aldia.
 
Norikok bere senarrarekin Akitara alde egiten duenean, familiak haren soldata izateari uzten dio eta, ondorioz, taldea berriz antolatu behar da. Koichik mediku-kontsulta irekiko du Kamakuran, eta gurasoak Yamato herrixkara joango dira, Mokichi osabarekin bizitzera.
 
Handik denbora batera: bi agureek eztei martxa bat ikusten dute urrunean. Alaba etortzen zaie gogora. Hala ere, bizitza den bezala onartzen dute, badakite aldaketa naturaren arau aldaezina dela; ondorioz, aitortzen dute bizitzak aukera eman diela elkarrekin gauza asko egiteko, eta onartzen dute akatsa litzatekeela gehiegi eskatzea.
 
Azken plano bikainak (Ozuren zinemako benetako plano izarra) ezin hobeki ixten du filma: plano orokor batean landarediaz beteriko mendixka baten forma biribildua ikus dezakegu. Aurreko planoan, laukiratzearen beheko erdia zehaztasun handiz hartzen, zekale soro bat ikus daiteke (filmaren jatorrizko izenburuak horri erreferentzia egiten dio), eta haizeak galburuak mugiarazten ditu. Mendia eta zekale itsasoa banatzen duen lerro lausoa herrixkako etxeek marrazten dute. Ezkerretik eskuinera, kamera arku bat eginez mugitzen da, eta berriz laukiratzearen bidez egonkor mantentzen dira irudiaren mugak.

Plano horretan, modu figuratiboan, behin betikoa eta behin-behinekoa, gelditasuna eta mugimendua, jasotzen dira, mendiaren eta haizeak kulunkatzen dituen galburu horien bitartez; hain zuzen ere, horren ikusezintasuna ikusgarri bihurtzen da landareen mugimenduaren bitartez. Planoaren aurreko aldea (zekale soroak) mugitu egiten da; bitartean, hondoa (mendixka) nabarmenki geldi dago. Gainera, ideia hori errepikatu egiten da irudiaren inpostatze zinematografikoan: izan ere, kamera mugitu arren, mugimendua ia ezin da hauteman, zinemagileak ahalegin handia egiten baitu laukiratzearen aldeetako ertzak konstante mantentzeko. Era horretan, irudi berean kontrako elementuak elkartzen dira, posizio kontrajarriak ezartzen, eta hori modu harmonikoan ebazten da, formaren eta ideien nahiz mundu sentikorraren arteko dialektikaren muturreko arazketaren bidez. Egiaren garaian, sentikorra dena eta ulergarria dena ezin dira banatu; badirudi horixe esaten digula Ozuk. Espiritua munduko gauzetan dago bakarrik.

Descripción Corta

Kamakura, 1945ean Japoniak gerra galdu osteko lehen urteak. Mamiya familiako hiru belaunaldi etxe berean bizi dira. Mokichi osabaren bisitarako prestatzen ari dira; urrundik dator, Yamatotik, haren jatorrizko eskualdetik, hain zuzen ere.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Santos Zunzuneguik aurkeztuta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si