Texto Destacado

 Estas sesiones forman parte del programa académico de la EQZE, por lo que todas las proyecciones irán acompañadas de una presentación - clase magistral previa.

Multimedia
Imagen
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Contenido Relacionado
Visualización Actuales
1 Columna
Pasada?
Si
Descripción Larga

 

 

Nolakoa izango litzateke zinemaren historia iraunkor bat? Etengabe berridazteko bere iturriak behin eta berriro bisitatuko lituzkeena? Borgesen istorio txiki baten forma daukan galdera honek Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean aurten martxan jarriko dugun ziklo-asignatura aurkezteko aukera ematen digu. Kurtso bakoitzean zinemagintza eremuko profesional bati (zinegile, artista, teoriko, eta abar) eskatuko diogu zinemaren historiako pelikulen aukeraketa partikularra egin dezan. Pelikula zerrenda hau izango da zinemaren historia posible eta ezinezkoei buruz hausnartzen jarraitzeko baliabidea. Ikasturte honetan Santos Zunzunegui gonbidatu dugu bere film gogokoenak aurkezteko. Santos Zunzunegi Díez (Bilbo, 1947) ikus-entzunezko komunikazioko katedraduna EHUn, zinema-kritiko eta ikerlaria da.

 

 

Berak idatzitako liburuen artean aipagarriak dira: Mirar la imagen (1984); El cine el País Vasco (1985); Pensar la imagen (1989); La mirada cercana. Microanálisis fílmico (1996; edizio berritua eta osatua 2016), Robert Bresson (2001); Historias de España. De qué hablamos cuando hablamos de cine español (edizio berritua eta osatua, 2018); Metamorfosis de la mirada. Museo y semiótica (2003; italieraz Metamorfosi dello sguardo, 2011); Orson Welles (2005); Las cosas de la vida. Lecciones de semiótica estructural (2005); La mirada plural (2008),  “Francisco Ayala” saiakera-saria jaso zuena, 2015 urtean italieraz argitaratua izan zen Lo sguardo plurale izenburupean. En 2013 publicó Lo viejo y lo nuevo (Cátedra)  Caimán. Cuadernos de Cine aldizkarian bost urtetan eginiko lana biltzen duena. 2017an argitaratu zuen Bajo el signo de la melancolía. Cine, desencanto y aflicción, malenkoniari buruz eginiko ikerketa. Lan berriena Ver para creer (2019), "egia dokumentala" eta bere eratorpen filmikoen inguruko saiakera da.

 

 

"Auzoko zinema zahar batean sartzen ikusten dut nire burua. Aretora sartzean iluntasuna da nagusi eta pantailan itxura on desafiatzen duten aristokrata pinpirin batzuek bitrioloa destilatzen dute. Neva zeharkatzen duten zubietako batetik balaz hildako zaldi bat dago zintzilik. Bat batean, presoak matxinatu eta La Marsellesa kantatuko dute kamerak mugimendu goxo batekin inguratzen dituen bitartean. Etxeko atean, hondoa jotako gizon batek bere emazte eta haurrek nola bakarrik uzten duten ikusi du, bete beharreko misio bat daukala ulertu gabe. Berunezko goizaldean partisanoen gorpuak sudario gisa erabiliko duten ibaira jaurtitzen dituzte. Kanporatutako karabana batek basamortu amaigabea gurutzaten du etxe berri baten bila. Familia banatu ostean haizeak astindutako garagar-soroek bakarrik darraite euren lekuan, uzta jasotzeko zain. Emakume zahar bat etxeko atarian eseri da, errifle bat magalean duela, haurtzaroaren inozentzia defendatzeko. Umetan bete nituen beste askoren berdina den kuaderno bateko orrialde laukidunean esku batek "je sais que d'habitude..." idatzi du.  Abesbatza bikoitzak Jesusi erruki izateko eskatzen dion bitartean eguzkia irten da itsaso gainera Lubeck inguruan. Urrutira, Hosseinek Tahereh harrapatu du, olibondo artean, behar duen erantzunaren bila. Xuxurlatuz hitz egiten duen ahotsa batek gogorarazi dit zinema historia guztiak bizi diren espazioa dela, izan diren guztiak, izango diren guztiak. Edertasun arriskutsua. Zutitu naiz. Nekez jarri naiz zutik eta kanpora atera naiz ametsetan paradisua zeharkatu ostean. Zinema-ikusle gisa hau da nire sakoneko bizipena. Niretzat kontatutako narrazio berezi batean kontakizun ezberdin askotatik iritsitako irudiak lotzen dituen irudikatutako amaigabeko film batean parte hartu izan eta parte hartzen jarraitzearena”.

 

 

 

 

 

ZINEMAREN HISTORIAK II

 

 

 

 

 

"Zikloak bueltatzen dira, urtaroak bezalaxe, baina ez dute antzik elkarren artean. Hobe esanda, ez dute antzik azalean, baina funtsezko indar berari erantzuten diote: zinemak proposatu dizkigun eta gure bizitzan zehar modu gutxi gorabehera sekretuan lagundu diguten istorio horiekin kontuak ateratzea. Gordardek bere Histoire(s) du cinéma-n esaten duen moduan, (oroitu Zinemaren Historiak 1en ikusi genuela) “zinema, kristautasuna bezala, ez da egia historiko batetik sortzen, kontakizun bat proposatzen digu, istorio bat, eta honako hau esaten digu: sinetsi, sinetsi gertatzen ari dena”.

 

 

Horregatik, proposatzen dizuet hirietatik oihanera bueltatzeko bidaia batean laguntzeko. Kainen marka duten abokatu ustelen ibilbidea jarraituko dugu, edo antzerkiko eszenatokietan eta frisoetan bizitzeko modua bilatzen duten gazteena diruak gobernatutako mundu batean. Gure denboraren tarte txiki bat erabiliko dugu inauteri neurrigabe batean labirinto barrokoetatik galtzeko edo erreferentzia punturik ez duen basamortu bateko puntu ikertezinenetatik zaldiz ibiltzeko. Horrez gain, gustatuko litzaidake zuek gonbidatzea honako hau aitortzera: munduak, ordubete eta erdi ahaztezin batean, espien serie baten edo melodrama exotiko baten itxura hartu ahal duela, edo ipuin-kontalari paregabe baten nartzisismoa ospatu. Beste aukera bat da Yorkshire ingeleseko haize gogorrak suntsitu dituen eremuak Mexiko kolonialeko lurralde berotsuetan nola bilakatzen diren ikustea, eta tontorrak amildegien ordez aldatzea, edo konkistatzaileen kontra etengabeko borrokan ari den Ukrainia oparoko garitzak suntsitzen dituen suaren lekuko izatea.

 

 

Izan ere, ez dira beti tontorrik altuenetatik lortzen saririk handienak. Batzuetan, altuerarik baxuenetan lor ditzakegu. Jende gutxik bisitatzen dituen eremuak eta kasu batzuetan sekretuak diren obrak (oraindik ez da argitu maisulanak direla) ezagutzeko hamahiru saio proposatzen dizkizuet. Eta horiek guztiek honako adierazpen hau egiaztatu dute: zinemak gure begiei ematen die gure desioekin bat datorren mundua. Zinemaren Historiak 2 espazioaren eta denboraren aldaketa magikoaren ilustrazioa izan daiteke. Denbora hori ez da galtzen, bakarrik egonda ezagutu ezingo genukeen ezusteko sakontasun batean zabaltzen da".

 

 

Santos Zunzunegui

 

 

 

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2019
Tipo Agrupación
Zikloa