Imagen
Imagen
Descripcion
Wagnerrek eta Burcak 2011z geroztik dihardute elkarlanean, eta hainbat erakusketa, biurteko eta zinema-jaialditan erakutsi dituzte euren lanak, besteak beste, honako hauetan: Panorama da Arte Brasileira (33. eta 35. edizioak); São Pauloko Artearen Bienala (32. edizioa), Festival de Arte Contemporânea Sesc VideoBrasil jaialdiaren 20. edizioa (São Paulo, Brasil); EVA International-en 36. edizioa (Limerick, Irlanda); Skulptur Projekte-ren 5. edizioa (Münster, Alemania); Berlingo 67., 68. eta 69. Nazioarteko Zinema Jaialdiak (Alemania); eta Locarnoko 72. Nazioarteko Zinema Jaialdia (Suitza). Iaz, bikoteak Manifesta Arte Garaikideko Europako Bienalean parte hartu zuen. 2019an, Wagner & de Burca Brasilen ordezkari izan ziren Veneziako Bienalean, eta bikotearen lanak bakarka erakutsi ziren Jumex Museoan (Mexiko Hiria, Mexiko) eta Stedelijk Museum-en (Amsterdam, Herbehereak). Bikotearen obrak hainbat zentrotako bildumetan erakusten dira, adibidez, hauetan: ICA Institute of Contemporary Art (Boston, Massachusetts, AEB), Kadist Art Foundation (Frantzia), MASP Museu de Arte de São Paulo, MAM Museu de Arte Moderna (São Paulo, Brasil), Pérez Art Museum (Miami, Florida, AEB) eta Arts Council of Ireland.
Bikotearen ordezkaria Fortes D’Aloia & Gabriel da (São Paulo eta Rio de Janeiro, Brasil).
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores