Imagen
Imagen
Descripcion

Beatriz Leal Riesco ikertzailea, irakaslea, kritikaria eta programatzaile independentea da, eta Afrika, Europa eta Ekialde Hurbileko arte eta zine garaikideetan espezializaturik dago. Hizlari eta irakasle lanarekin batera, kazetaritza eta akademia idazketari ekin ohi dio hainbat egunkari eta aldizkaritan, hala nola El País, Cinema Journal, Secuencias, Caracteres, Ars Magazine, Asymptote, Hyperion, Rebelión, GuinGuinBali eta Okayafrica. AEBren eta Europaren artean bizi da, eta 2011tik New Yorkeko African Film Festival-eko (Afrikako film jaialdia) programatzailea da. “Semaphores and Surfaces: Reading the New African Cinemas” (Princeton University, 2013) nazioarteko kongresuaren zuzendarikidea da, Wendy L. Belcher eta Kofi Agawu-rekin batera; 2013an, Mahen Bonetti-rekin batera Looking Back, Looking Forward: 20 Years of the New York African Film Festival (Atzera begira, aurrera begira: New Yorkeko Afrikako film jaialdiaren 20 urte) (AFF: 2013) argitaratu zuen; 2014an, Cine e Historia: revisiones metodológicas y críticas (Zinea eta Historia: berrikuste metodologikoak eta kritikoak) monografikoa koordinatu zuen El futuro del pasado  aldizkarian (2014ko uztaila ) eta hurrengo hilabeteetan Cine africano contemporáneo (Afrikako zine garaikidea) argitaratuko du, Fernando González García-rekin koordinaturik, Secuencias. Revista de Historia del Cine aldizkarian (UAM: 2016).Duela gutxi burutu eta hurren egiteko dituen komiosariotza proiektuen artean ondokoak daude: Poesía, memoria y conflicto. Películas africanas ante el siglo XXI (Poesia, memoria eta gatazka. Afrikar filmak XXI. mendearen aurrean) saila eta Mujeres cineastas africanas contemporáneas (Afrikako emakume zinegile garaikideak) zikloa MUSACen (Leon, 2015eko martxoa eta 2016ko apirila-maiatza); Cine de Melilla (Melillako zinea) Film Society at Lincoln Center-en (New York, 2015eko maiatza); Afrikako zine esperimentalari buruzko saio batzuk Xcèntric-erako (CCCB, Bartzelona, 2015-2016); Elio Petri italiar zinegilearen atzera begirakoa Filmoteca Española-n (Madril, 2015eko martxoa); Serie de cines africanos contemporáneos (Zinema afrikar garaikideen saila) programatzea, Eran Riklis zuzendariaren atzera begirakoa Nafarroako Filmotekarako (2015/2016ko azaroa eta abendua) eta Cowboys, bailes y funerales: cines africanos postcoloniales (Cowboy-ak, dantzak eta hiletak: Afrikako zine poskolonialak) zikloa Bilboko Azkuna Zentroan (2016ko urtarrila).
Cargo - Nota descriptiva
Ikertzailea, irakaslea, kritikaria eta programatzaile independentea
Tipo
Invitados