18:00 Ho Rui An-en hitzaldia: "Bidaia irudietan: bidearen amaierako oharrak" (Z aretoa, 1. solairua). Izen-ematearekin.
Irudi zinematografikoa mugimenduaren behaketa errazteko asmatu bazen ere, gaur badirudi betiereko mugimenduan ari den objektu bihurtu dela. Bilakaera horren adibide bat ibilgailuen aurreko paneleko kamerekin eginiko grabazioa da, azken urteetan asko ugaritu dena, bereziki Interneten ikus daitekeen moduan, mundu osoko ibilgailuen aurreko paneletan jarritako kamerek hartutako istripuen irudi-bilduma izugarrian. Hasteko, kontuan hartuko dugu gaur egun errepidea kapitalismo berantiarrarekin gustura ez egotea agerian jarri ohi den eszena bihurtu dela. Hori horrela, hitzaldi honek ikertzen du mugimendu makinikoarekiko ikuspegiaren lotura garaikide horrek nola osatu duen eskema optiko-motor bat. Eskema horrek krisiaren behaketak sortzen ditu etengabe, eta, aldi berean, aurreratu egiten ditu kapitalismoaren etengabeko indarkeria abstraktu eta ikusezinera hurbiltzeko moduak, krisia berehala “gainditzea” eskatzen dutenak. Hemen jokoan dago ondoz ondoko krisi bakoitzaren planteamendua, bidearen amaieran beharrezkoa den bidaiaren eten gisa, edo ekoizpen zinematografiko globaleko kate batean zehar galbideratzeko instantzia gisa. “Bidaia irudietan” horren baldintzek behaketa gero eta gehiago menderatzen dutenean, nola beha dezakegu beste modu batean?
19:00 Beatriz Colominaren hitzaldia: "X izipien arkitektura" (Z aretoa, 1. solairua). Izen-ematearekin.
Hitzaldi honek diskurtso medikoak eta irudiaren teknologiek XX. mendeko arkitekturaren prestakuntzan, irudikapenean eta harreran duten eragina aztertzen du. Colominak arkitektura modernoaren ulermen normalari desafio egiten dio bere garaian nagusi zen obsesio mediko batek moldatua zela proposatzean: tuberkulosia eta hura diagnostikatzeko tresna nagusia, hots, X izpiak.
Arkitektura modernoa eta X izpiak aldi berean sortu ziren gutxi gorabehera, eta paraleloan eboluzionatu zuten.
Erradiografiak gorputzaren barnealdea publikoak ikusteko moduan erakusten zuen; eraikin modernoak, berriz, bere barnealdearen berri ematen zuen, pribatuaren eta publikoaren arteko harremana gogorki alderantzikatuz. Arkitektoek gorputza eta psikea babesteko eta hobetzeko tresna gisa aurkezten zituzten eraikinak.
"Begi gaiztoa" mintegiaren lehen jardunaldia, Ho Rui An eta Beatriz Colominaren parte-hartzearekin.