Subtitulo
Optikaren eta balistikaren historia paraleloa
Texto Destacado

Irudikapen erregimenetan gertatu diren aldaketa historikoak aztertuko dituen mintegia, hainbat artista plastiko, zinemagile, komisario eta ikertzaileren parte-hartzearekin.

Multimedia
Imagen
Pie de imagen
'Strange Object’ (2020, HD video, UK) by Miranda Pennell
Texto Horario
OSTI: 18:00-20:30 | LARU: 11:30-13:30/17:00-20:30
Texto Fecha
URRIAK 21-22
Pasada?
Si
Descripción Larga

«Tximista bisualaren» metaforatik «argazki-errebolberrera» (Pierre Jules César Janssen-ek asmatua), optikaren eta balistikaren historia paraleloa kointzidentzia eta elkarrekikotasun arraroz beteta agertzen da, dronaren figuran, hots, hiltzeko gai den kamera batean, bateratzen amaitu arte.

Harrigarria bada ere pentsatzea gure pertzepzio-sistema zer puntutaraino trebatu duen taktika militarretatik datorren logikak, ezin dugu ahaztu, ibilbide teknozientifiko horren babesean, berau garatzen aktiboki lagundu duten arraza- eta genero-elementuz asetako ikuspen-erregimen oso bat dagoela. 

Mintegi hau Tabakaleran Ana Teixeira Pinto eta Oier Etxeberriak komisariatuta 2023ko lehen hilabeteetan egingo den eta izenburu bera izango duen erakusketa-proiektu baten aurreko egitasmoa da. Mintegiaren helburua da gai horiei buruz ikertzea eta eztabaidatzea, kontuan izanik gai horiek protesi teknologikoen bilakaera historikoarekin lotuta eta modernotasunetik oinordetzan hartu ditugun askotariko nozio estetikoen edo geopolitika neokolonialarekin lotuta daudela. 

Mintegian, giza pertzepzioaren arloan azken urteotan izandako eraldaketak aztertzen ari diren artista plastikoek, zinemagileek, komisarioek eta ikertzaileek beren aurkezpen eta hitzaldiak emango dituzte.

 

Egitaraua:

 

Urriak 21, ostirala (Z aretoa, 1. solairua)

18:00 Ho Rui An-en hitzaldia: "Bidaia irudietan: bidearen amaierako oharrak" 

19:00 Beatriz Colominaren hitzaldia: "X izpien arkitektura

 

Urriak 22, larunbata. Goiza (Medialab, 2. solairua)

11:30 Elkarrizketa honako hauen artean: Ignacio Mendiola, Gari Garaialde, Anaitze Agirre eta Esteban Zamora: "Segurtasun-gailuak eta ikuspegi subiranoa mugan: Irungo harresia"

 

Urriak 22, larunbata. Arratsaldez (Z Aretoa, 1. solairua)

16:00 Aurkezpena. Ana Teixeira Pinto (online), German Labrador eta Oier Etxeberria.

17:00-20:30 Hitzaldiak

- Azucena Vieites: "Hey Baby! Low-fi praktika artistikoak eta kultura bisual garaikidea"

- Jose Díaz Cuyas: "Aireko irudiak, gasifikatutako gorputzak"

- Miranda Pennell: "Espazioaren inbaditzaileak: Nola ikusten du kolonizatzaileak?"

- Antoine Bousquet: "Erregimen eskopikotik gerraren begiradara: pertzepzio militarizatuaren aukako praktiken teorizazioa"

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2022
Tipo Agrupación
Mintegia
Contenido Relacionado
Información Adicional