11:00 Medialab. Elkarrizketa. Ignacio Mendiola, hauekin batera: Gari Garaialde, Anaitze Agirre eta Esteban Zamora.
Segurtasun-gailuak eta ikuspegi subiranoa mugan: Irungo harresia.
Bizi garen testuinguruan, segurtasun-eskakizuna errealitate hegemoniko bihurtu da. Egiaren erregimen bat, zeinak zer gertatzen den esaten digun eta mehatxatzen gaituzten askotariko arriskuak izendatzen dituen. Segurtasun-eskakizun horretatik abiatuta, botereak zenbait gailu aktibatuko ditu gu immunizatzeko, mehatxu horietatik babesteko, zeinak, askotan, modu ahistoriko batean eraikitzen diren eta bere aukera-baldintzak eta ustezko mehatxuaren sorreran segurtasunak berak parte hartzeko duen modua gutxiesten dituen argazki finko gisa agertzen diren. Testuinguru horretan, segurtasun-eskakizunak, bere gailu teknozientifiko desberdinen bitartez, boterearen amets zahar hura erreproduzituko du, proiektatzen den lurraldean gertatzen dena xehetasunez ikusteko, besteak beste. Segurtasun-eskakizunari halabeharrez laguntzen dion ikuspegi subirano bat dago.
Muga da segurtasun-gailu nagusietako bat; gobernuaren teknologia bat da, mugikortasuna zein modutan praktikatu behar den ezartzen duena: mugak pasatzen uzten du, baina batzuetan, pasatzea ukatzen du, iristen dena geldiarazten du, harrapatu egiten du, uxatu egiten du. Mugan jokoan dago nola erlazionatzen garen besteekin, nola ibiltzen garen etsaitasunaren eta hospitalitatearen artean. Segurtasun-mugak migratzailea mehatxu gisa sortu du, eta immunizatzeko, horien etorrerari eusteko eta iritsiera iragazteko prestatzen da. Muga, gaur egun, segurtasun-politika da bere jarduketan bertan, eta askotariko espazioetan zabaltzen da, kanporatuz eta barneratuz. Bidasoaren hegoaldeko muga eta iparraldeko muga ditugu. Muga bortitzak, arrazializatuak, militarizatuak, sekuritizatuak. Haiei buruz kritikoki pentsatzeko, bultzatzen dituen segurtasun-diskurtsoa aurkaratu behar da, haiekin batera doan ikuspegi subiranoa hautsi.
"Begi gaiztoa" mintegiaren lehen jardunaldia, Ho Rui An eta Beatriz Colominaren parte-hartzearekin.