Gaur egun nire lana gidatzen duen gaia landareen eta animalien erreinua da. Natura, bere alderdi guztietan, inspirazio-iturri zabala da aspalditik. Nire lanaren bidez, hazten utz dezaket, eta, aldi berean, nire eskuaren neurrira moldatu, bai eta paperean jaso ere.
Niretzat, natura gizatiartzea hausnarketa bat da, gure gizaki izateari buruzko alegoria bat. Nire marrazkietako trantsizio hori –gizakiak ez diren izakiei edo objektuei gizakiaren ezaugarriak emate hori– askotan mito eta ipuin herrikoietatik hartzen dudan lilurapena da niretzat.
Sinbolismo hori da nire lanaren oinarria, eta mistizismoa birsortzea beharrezkoa den mundu batean nola existitu kontatzen saiatzen naiz. Animaliak eta objektuak gizatiartzea nire inguruan dagoen guztiari bizia emateko desio gisa esperimentatzen dut. Etengabeko errepikapen hori narratiba bihurtzen da eta kolorez jantzita doa, eta, aldi berean, nire lanen protagonista bihurtzen da.
Gainera, behin eta berriz erabiltzen dudan gai hori beti dago emakumearen irudiarekin lotuta. Eta bere ahalmen osoan loratzen da nire lanen ardatz gisa. Bere ekintzak eta erritualak (iraganetik gaur egunera arte), beraz, jatorria Anita Diamanten “Denda gorria” liburuan duen lilurapena dira.
Tabakalerako egonaldiaren bidez gauzatu nahi nukeen proiektuak orain egiten ari naizen lanari erantzuten dio, baina eskala handiagoan. Azken urtean papereko marrazkira itzuli naiz, baina niretzat egoitza izango litzateke nire instalazioetan sakontzeko eta barneko eta kanpoko elementuarekin gehiago esperimentatzeko eta marrazkiak testuinguru horretan duen funtzioa zein den jakiteko aukera bat. Hemen neure buruari galdetzen diot nola erantzungo dion nire hizkuntza bisualak gainazal zuria ez beste guztia den teknika horri, eta nola erantzungo dion horri ingurune ezberdin batean lan egiteko nire eguneroko erritualak.