Bideokamera eta trolleoa tresna moduan hartuta, hiria eta espazio publikoa esploratu eta eraldatuko dugu Hiria hackeaturen edizio berri honetan. Begirada kritikoaz egoerak sortu, egunerokoak zertan eragiten digun ohartu eta bisualki hausnartuko dugu, autoritate irudiak irauli, anonimotasunarekin jolastu eta beste izaera batzuk gureganatuko ditugu.
Publizitatea, dokumentala, fikzioa, permormancea eta umorearen teknikak erabiliz, eta trolleoa gaira hurbiltzeko tresna moduan hartuz, hiria eszenatoki erraldoi bilakatuko dugu. Kezkatzen gaituzten gaien inguruan hausnartuko dugu eta bideo piezak osatuko ditugu, jendea zirikatzeko eta hiriaren inguruan erreakzio bat bilatzeko.
Bideokamera eta trolleoa tresna moduan hartuta, hiria eta espazio publikoa esploratu eta eraldatuko dugu.