Lantegi hau 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendua da, eta oporraldietan gertatzen da. Hiria Hackeatu hacker eta maker filosofietatik abiatzen da, Tabakalerako Hirikilabs kultura digital eta teknologia laborategiarekin elkarlanean.
Gaur egun hiria egiteko, partekatzeko eta komunitatean lan egiteko molde berriak esperimentatzen ari dira. Auzoak, kaleak eta espazio publikoak ikasketa potentzial handia duten lekuak dira. Aldi berean, hacker eta maker metodologiek hezkuntza prozesuak, kode irekiko ekoizpena eta elkarlana gurutzatzen dituzte, hartara gure hiriak pentsatu, sortu eta eraldatzeko moduak ahalbidetuz.
Lantegi hau 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzendua da, eta oporraldietan gertatzen da. Hiria Hackeatu hacker eta maker filosofietatik abiatzen da, Tabakalerako Hirikilabs kultura digital eta teknologia laborategiarekin elkarlanean. Lantegi bakoitzean parte hartzen duen gazte taldearekin batera, ingurumena arakatzen dugu begirada kritiko batetik, eta eraldaketak proposatzen ditugu elkarlanean eta teknologia digitalen laguntzaz sortutako artefaktuen bidez.
Oporraldietako lantegiez gain, ikasturte honetan aurreko Hiria Hackeatu ekitaldietan parte hartu duten gazteen interesari irteera ematea planteatu dugu, ikasketa prozesuei jarraitutasuna emateko helburuz. Hilero bilduko gara, taldeko premietatik sortzen diren jarduerak aurrera eramateko.