Komunikazio-inkomunikazio herri kulturaren eta abangoardiaren arteko harremanak lantzen dituen erakusketa da. Mikel Laboaren Lekeitioak serietik abiatuta, soinuaren esplorazioa egiten da ahozko nahasmenean eta txistean oinarritutako esperimentazio fonetikoarekin abiatuz.
Testuinguru horrek mendebaldeko komunikazioa inguratzen duen arrazionalismo hertsiarekin hausnartzeko, esperimentatzeko eta hausteko aukera ematen digu. Bi astean behin programatutako bisita solasaldietan, erakusketaren edukietara lehen hurbilketa egiteaz gain, ulermen-prozesu desberdinetan mugitzeko leku bat eskainiko da, hizkuntza abiapuntutzat hartuta. Absurdua eta irrazionala dena urratuko dugu, eta komunikatzeko edo inkomunikatzeko modu desberdinak sortuko ditugu erakusketa-aretoan. Espazioa, hizkuntza eta gorputza aktibatuko ditugu helburu produktiborik gabe, diskurtso berriak partekatuz eta erakusketara gehituz.
Parte hartzeko ez da inolako ezagutzarik behar. Saioek ordubete iraungo dute eta Tabakalerako hezitzaile batek dinamizatuko ditu.
Datak:
Ekainak 10
18:00 ES
19:00 EU
Ekainak 24
18:00 ES
19:00 EU
Uztailak 15
18:00 ES
19:00 EU
Uztailak 22
18:00 ES
19:00 EU
Abuztuak 12
18:00 ES
19:00 EU
Abuztuak 26
18:00 ES
19:00 EU
Para más información, consulta de otras fechas y horarios posibles para la visita: hezkuntza@tabakalera.eus
*Servicio ILSE (Interpretación de Lengua de Signos) disponible reservando previamente.
Bisita honen bidez arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatuko ditugu, "Komunikazio-inkomunikazio" erakusketa oinarri hartuta.