Bisita hauek hezitzaileak, zientzialariak, biologoak, historialariak, antropologoak, ikasleak... gonbidatzea proposatzen dute erakusketetan interpretazio berriak egin eta zentzu geruzak gainera ditzaten. Helburua erakustaretoetan ustekabeko topaketak eragitea da, bestela gertatuko ez liratekeen bidaiak eta ibilbideak ahalbidetzeko.
Martxoak 29: Oier Etxeberria, erakusketako komisarioa
Lehen hitzorduan Oier Etxeberria, erakusketako komisarioa izango dugu lagun. Erakusketak izan dituen lan prozesu ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Etxeberria Tabakalerako Proiektu artistikoen arduraduna ere bada eta berak koordinatu du erakusketa honen izen bera daraman programa publikoa ere.
Apirilak 26: Nora Olazabal, psikiatra
Nora Olazabal mediku psikiatrak abiapuntu gisa hartuko duen tesia da drogak uste duguna baino askotarikoagoak direla, eta honako galderak mahaigaineratuko ditu: Burmuinaren sare-sistema abian jartzen duen edozein substantzia droga al da? Zeintzuk dira Euskal Herrian gehien kontsumitzen diren drogak? Zein da burmuinaren eta gorputzaren erantzuna drogak hartzean? Zer esan nahi du erabilera esperimentalak? Zein puntutik aurrera esan dezakegu drogen menpean gaudela?
Maiatzak 31: José Antonio Azpiazu, historialaria
José Antonio Azpiazu historialariak euskaldunen historiak esklaboen merkataritzarekin izandako erlazioan sakondoko du.
Bisita hauek hezitzaileak, zientzialariak, biologoak, historialariak, antropologoak, ikasleak... gonbidatzea proposatzen dute erakusketetan interpretazio berriak egin eta zentzu geruzak gainera ditzaten.