Imagen
Imagen
Descripcion

Legazpin jaioa (1944), Filosofia eta Letretan lizenziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean. UPV-EHUn doktoratu zen, Caro Barojaren zuzendaritzapean, 1990an argitaratutako lan batekin: Sociedad y vida social vasca en el siglo XVI. Mercaderes guipuzcoanos. Donostiako Antiguoko Jakintza ikastolan zuzendari izan da, Mondragon Unibertsitatean hamabi urtez irakasle aritu da, eta Oñatiko Unibertsitateko International Institute for the Sociology of Law-ren argitalpenen arduradun izan da hogei urtez.

Bere ikerketek ezohizko lerroa jarraitzen dute, eta Euskal Herriko hainbat mito zalantzan jarri dituzte. Historia eta antropologian hogei liburutik gora idatzi ditu, tartean Mujeres vascas, sumisión y poder; Historia de un rapto; La historia desconocida del lino vasco; Esclavos y traficantes; Historias de corsarios vascos; La empresa vasca de Terranova, Picas vascas en Flandes. Historias de armas de Euskal Herria; Y los vascos se echaron al mar; Hielos y océanos. Vascos por el mundo. Untzi Museoko ITSAS MEMORIA aldizkarian hainbat lan argitaratu ditu. Eusko Ikaskuntza, RIEV eta beste aldizkarietan ere artikuloak argitaratu ditu.
Cargo - Nota descriptiva
Historialaria eta antropologoa
Tipo
Invitados