Bloom, Helena Girón, Samuel M. Delgado. 2023. Espainia, 18’.
Kondaira baten arabera, bada uharte misteriotsu bat, San Borondón, Kanaria uharteetatik gertu, agertu eta desagertu egiten dena. Irla mitikoa ziklikoki urgaineratzen da, eta itsasoak atzera irensten du, inoiz benetan hor egon ote den zalantza sortzeraino. Etengabeko mugimendu horrengatik, bere ezegonkortasunagatik, San Borondón uharte utopiko bat da. Inori ez dio uzten konkistatzen eta habitatzen. Ez kartografiatzen, ez ezagutzen, ez aztertzen. Gainera, gogorarazten digu lurra beti dagoela itsasoaren azpian, azalera ateratzear, eta itsasoa ere hor dagoela beti, lurra berriro irentsiko duela mehatxatzen. Filmean, Helena Girónek eta Samuel M. Delgadok, San Borondónen irudia harrapatu nahi izan ordez, zalantzan jartzen dute gizakiak natura menderatzeko eta konkistatzeko duen nahia, bere mitoaren bitartez.
Jatorrizko hizkuntza: Gaztelera / Azpidatziak: Ingelesa
A casa, a verdadeira e a seguinte, ainda está por fazer, Sílvia das Fadas. 2018. EUA, Austria, Portugal. 36’. *
Sílvia das Fadasek imajinario utopikoan oinarritu du bere filma. Komunitatean bizitzearen ideia esploratu du, bost kapitulutan; bakoitza obra arkitektoniko bati buruzkoa da. Ideal jauregia (Frantzia), Ferdinand Cheval postariak 1879tik aurrera eraikia. William Morrisek Etxe Gorria egin zuen (Londres), industrializazioaren eta artisau lanaren gainbeheraren kontrako erreakzio gisa. Arts & Crafts taldearen lehen lan arkitektonikoa izan zen. Robert Gravesena da Eben-Ezer dorrea (Belgika), silexean eraikitako monumentua, pazifismoaren eta humanismoaren defentsa bat. Tarotaren Lorategia (Italia), Niki de Saint Phallerena, jardin eskultoriko bat da, natura eta argiaren artea elkartzen dituena, Gaudíren Güell parkean inspiratuta. Stan Ioan Pătraș eskultoreak Hilerri Alaia sortu zuen, 800 hilarri koloretsu eta epitafio umoretsurekin, artistak berak zizelkatuak eta pintatuak, bere bizitza osoan, Săpânța herrian (Errumania). Eraikuntza horiek guztiak kietismoaren kontra jaso zituzten, etortzekoa den komunitatea eta arteak ideia bat gauzatzeko duen ahala gorpuzteko asmoz.
*Proiekzioa 16 mm-tan, zuzendariarekin.
Jatorrizko hizkuntza: Portugesa, Ingelesa, Frantzesa y Alemana / Azpidatziak: Gaztelera
EQZEko ikasleek aukeratutako bi filmen proiekzioa.
Reserva: ZIKLOA UNA ISLA NO TAN DESIERTA_sesion_4
FechaInicio: 2024-04-11
FechaFin: 2024-04-11
FechaAlta: 2024-02-20
Seccion: ZINEMA
Proyecto: EQZE - jaialdia
FECHAS:
idReserva: 95B456D7-904D-4A00-8D0C-7BA18297D562
Fecha: 2024-04-11
HoraInicio: 20:00
HoraFin: 21:00
TituloEventoEU: ZIKLOA UNA ISLA NO TAN DESIERTA
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea