Texto Destacado

Elías Querejeta Zine Eskolaren 2023-2024 promozioko Komisariotzako ikasle taldeak garatutako zikloa, Tabakaleraren laguntzarekin. 

Multimedia
Imagen
Texto Fecha
2024 API 09-14
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Irla mortu batera iristea esperientzia berezia da. Zer espero dugu kontinentetik urrun? Bakardadearen larritasuna? Askapenaren ametsa? Uharte bat, benetakoa edo irudimenezkoa, berriro hasteko lekua da.

Berriro haste hau da ziklo honen abiapuntua, Tabakalerako zine aretoan garatua. Azken finean, zine areto bat hartu eta biltzen duen uharte bat  ere bada, aukera berrietara zabaltzen dena. Programa honetako filmen galdera da nola bizi leku batean, nola planteatu elkarrekin bizitzea, nola irten isolamendutik eta nola aurkitu elkar.

Programa hau, Elías Querejeta Zine Eskolaren 2023-2024 promozioko Komisariotzako ikasle taldeak batera garatua, Apichatpong Weerasethakul, Sílvia das Fadas eta Sharon Lockhart artisten filmek osatzen dute, besteak beste. Gainera, Santa Klara uharteari eta Faisaien Uharteari buruzko instalazio bana izango ditu: Deva Peredaren Lika eta Ana Júlia Silvinoren ODOYÁ EZ DAGO!

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Tipo Agrupación
Zikloa
Información Adicional