Blue Velvet, David Lynch, AEB, 1986, 120' DCP 4K, JB EN, Azp ES
DCP 4K bermasterizazioa. Criterion Collection-en berrestreinaldia (2016).
Lumberton (AEB) izeneko herri txiki batean, Jeffreik pertsona baten belarria aurkituko du eta Williams detektibeari emango dio. Ikerketan ez parte hartzeko gomendatzen badiote ere, berak aurrera egingo du eta misterio handi honen gakoa dirudien abeslari misteriotsu bat ezagutuko du.
Blue Velvet-en, David Lynch zuzendari eta gidoilariak herri txikien bizitza beldurgarri eta misteriotsuan sakonduko du, ezer ez da dirudiena. Kyle MacLachlan, Isabella Rossellini, Laura Dern eta Dennis Hopper-ek antzeztutako lan hau, 80 hamarkadako beldur psikologikoko film onenetako bat da.
1987an, Lynchek Oscar sarietan zuzendari onenari ematen zaion sarirako izendapena jaso zuen eta 2016an Criterion-ek filma 4Kan zaharberrituta estreinatu zuen. Lynch berak gainbegiratu zuen zaharberritze lana.
Lumberton (AEB) izeneko herri txiki batean, Jeffreik pertsona baten belarria aurkituko du eta Williams detektibeari emango dio.