Imagen
Imagen
Descripcion

Carla Andrade (Vigo, 1983)  argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak langai dituen artista, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta egun Filosofia ikasten ari da. Adierazpide bisualek eta hausnarketatik eta ideien mundutik hurbilago dagoen eremuak bat egiten duten elkargune hori da bere lanaren alderdirik adierazgarrienetako bat. Bidaia ere bere sormen-prozesuaren berezko ezaugarria da; hori dela eta, arte-egonaldiak egin ditu Islandian, Suedian, Bilbon, Marokon, Errioxan, Nepalen, Txilen eta Parisen. Bere banakako lana hainbat tokitan egon da ikusgai: Coruñako MAC Gas Natural Fenosan, Huescako CDAN-n, Pariseko Colegio de Españan, Santiago de Compostelako Trinta Galerian, Bilboko Aldama Fabre Galerian, Bilbao Arte Fundazioan, Vigoko Casadas Artesen eta abarretan. Horrez gain, bere lana taldeko erakusketetan ere egon da ikusgai arte garaikidea ardatz duten hainbat zentrotan: Bilboko Guggenheim museoa, Vigoko MARCO, Madrileko San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia, Pariseko 104... Baita argazki- eta zinema-jaialdietan ere: Photo España, Mois de la Photo (Paris), Encontros da Imagem (Portugal), Zinebi, Filmadrid, Curtocircuito, Jihlava International Documentary Film Festival edo Coruñako (S8) Mostra de Cinema Periférico; eta herrialde hauetan: AEB, Brasil, Errumania, Suedia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia, Taiwan, Hego Korea eta Portugal.Sari ugari ere jaso ditu: Madrileko Complutense Unibertsitateko Arte Plastikoen Lehen Saria (2014), Absolut//Collection Emergentes Casa//Arte izenekoen Lehen Saria (2013), Luis Adelantado Galeriaren Franc Vila Erosketa Saria (2013), Alliançe Française/Pilar Citoler Mujeres-Foro-Dialogo Saria (2012), Madrileko Erkidegoko SUMMA Argazkilaritza Saria (accésit) eta abar. Halaber, Injuve, Bilbao Arte, VEGAP eta Agadic bekak jaso ditu, baita Gas Natural Fenosaren Atzerriko Arte Sorkuntzarako Bekak ere.Horrez gain, bere lana hainbat argitalpenetan agertu da, Estatuan zein nazioartean.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Argazkilaritza eta ikus-entzunezkoak langai dituen artista.
Tipo
Artistas y Creadores