Subtitulo
III Nazioarteko Zinema Mintegia
Texto Destacado

Hemen da III Nazioarteko Zinema Miintegia. Aurtengoan gurekin izango dira: Rosa Barba, Edwin Carels, Carla Andrade, Ben Clark, Regina de Miguel, Paula Olaz, Zazpi T’erdi, Matthew C. Wilson eta Thomas Zummer.

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

 


“Oraindik ez zegoen guztiz ilun. Hornigaien zakua ireki genuen, afaldu egin genuen eta bakoitza ahal genuen moduan etzan ginen harriz eta laba-hondarrez egindako ohe baten gainean. Buruz gora nengoela, begiak ireki, eta puntu distiratsu bat ikusi nuen hiru mila oin luze zen hodiaren muturrean, zeina betaurreko erraldoi bilakatu baitzen. Batere ñirñirrik egiten ez zuen izar bat zen; nire kalkuluen arabera, Hartz Txikiko Kochab izeneko izarra behar zuen izan. Gero, sakon hartu nuen lo”.


Lurraren bihotzeraino, Jules Verne.


 


“Ontzia espaziotik etorri zen. Izarretatik etorri zen, eta abiadura beltzetatik, eta mugimendu distiratsuetatik, eta espazioko leize isiletatik. Ontzi berri bat zen; sua zuen erraietan eta gizonak zituen metalezko gelaxketan, eta isiltasun aratz, suhar eta bero batean mugitzen zen. Hamazazpi gizon zeramatzan, kapitaina barne. Ohioko pistan, jendetzak deiadar egin zuen eskuak eguzki-argitan astinduz, eta suziria koloretako pipiletan loratu zen eta ihes egin zuen espazioan aldenduz, Marterako hirugarren bidaian!”.


Hirugarren espedizioa, Ray Bradbury.


 


Bi literatur aipu hauek baliagarri zaizkigu aurtengo nazioarteko zinema-mintegia aurkezteko. Alde batetik, fantasiazko eta bidaien inguruko literaturaren klasiko handi bat dugu, Jules Vernek 1867an idatzia. Guk hautatu dugun pasartean, protagonista, sumendi baten barrualderainoko bidaiaren erdian, biratu egiten da, eta zeruari behatzen dio teleskopio erraldoi baten barnean balego bezala. Eta hor, goren-gorenean, izar distiratsu bat aurkitzen du. Biratu eta lekurik sakonenetik kosmosari behatzeko keinu hori izango da aurtengo proposamenean oinarri hartuko ditugun arauetako bat.


Bigarren pasartea zientzia fikziozko literaturaren beste klasiko bat da: hain zuzen ere, Ray Bradburyren Hirugarren espedizioa kontakizuneko hasierako paragrafoa da, zeinak aukera ematen baitigu jada geure burua orbitan kokatzeko eta Lurrari espaziotik begiratzeko.


Bi ikuspuntu eta distantziaren artean mugituko gara (Lurraren azpian – Gorenetik): alde batetik, urrunekoari eta ezezagunari behatuz; bestetik, gertuen dugunari begiratuz. Eta, kasu bietan, ikusten dugun eta entzuten dugun horri buruz galdetuko diogu geure buruari. Ikus ditzagun pelikulak unibertsoa zorrotz aztertzen ariko bagina bezala.


Aurtengo mintegia har dezagun, halaber, espedizio baten parte balitz bezala. Hortik datorkio izenburua: bidaia, abentura, aurkikuntza, zientzia, kontakizuna, fikzioa. Kosmosaren ideia ere sartu dugu irudi baten bidez, guk proposatzen dugun esperientzia definitzeko: Post-Kosmosa.


Zer dago kosmosaren ondoren? Posible da leku amaigabe hori imajinatzea? Puntu horretan hasten al dira gauzak berriro hasieratik? Posible da espazioaren eta denboraren paradoxa hori zinema-pantaila batean elkarren segidako irudi eta soinuen bidez adieraztea?


Aurreko bi edizioetan bezala, berriro hartuko dugu Tabakalerako udako erakusketa abiapuntu gisa. Aurten, Rosa Barba artistari eskainia. Haren lanak, gaiak, irudiak, testuak eta soinuak inspirazio-iturri izan ditugu lau jardunaldi trinkotan aurkeztuko ditugun pelikulak eta ibilbideak planteatzeko. Aurten ere, pelikulak, testuak, prozesuak eta ikus-entzunezkoak partekatu nahi ditugu, eztabaida egin nahi dugu eta trukeak egin nahi ditugu pantailaren alde baten eta bestaren artean.


Honako hauek izango dira gure artean: Rosa Barba, Edwin Carels, Carla Andrade, Ben Clark, Regina de Miguel, Paula Olaz, Zazpi T’erdi, Matthew C. Wilson, Thomas Zummer.


Rosa Barbaren 7 ikaslek parte hartuko dute aurtengo mintegian. HFK Bremeneko arte bisual programako ikasleak dira.


 







 


Osteguna, uztailak 5

 


16:00 Programa 1:  Sarrera


- Zinema aretoa 1: Irakurketa: The Third Expedition, Ray Bradbury. Matthew C. Wilson-en eskutik + Javier Diez Enaren Theremin kontzertua


- Mintegiaren aurkezpena


 


17:00 Programa 2: Rosa Barba


- Aretoa 1, Zinema: Proiekzioa: Somnium, Rosa Barba, 2011, 19’20’’


- Espedizioa 0: Erakusketara bisita


- Z Aretoa: Cristina Cámara eta Rosa Barbaren arteko elkarrizketa


 


Amaiera: 19:00




 


Ostirala, uztailak 6

10:00, Zinema aretoa 1: Programa 3: Edwin Carelsek bere Curtain Call programa aurkeztuko du.


- Proiekzioa: The World, Mika Taanila, Finlandia, 2017, 8'


- Hitzaldia: Edwin Carels


 


11:00-11:30: Etenaldia-Kafea.


 


11:30, Zinema aretoa 1: Programa 4: Curtain Call / Compilation Dreaming Androids


- The night in All Things, Alexander Girav, EUA, 2017, 10’


- L’envol, Patrick Bokanowski, Francia, 2018, 7’


- Geomancer, Lawrence Lek, Reino Unido, 2017, 48’


 


12:45, Zinema aretoa 1: Programa 5: Regina de Miguel


- Nouvelle Science Vague Fiction, Regina de Miguel, 2011, 21’


- Deception, Regina de Miguel, 2017, 28'


- Hitzaldia: Regina de Miguel, 40’


 


 


14:30-16:00 Bazkaria


 


16:00, Zinema aretoa 1: Programa 6: Proiekzioa:


Thomas Pesquet, l'étoffe d'un héros, Pierre-Emmanuel Le Goff y Jürgen Hansen, Francia, 2016, 72'


 


17:30, Zinema aretoa 1: Programa 7, Proiekzioa:


Carlos Muguiroren aurkezpena, 10’


Mer dare (Nuestro siglo), Artavazd Pelechian, URSS, 1983, 50'


 


18:30-19:00: Etenaldia-Kafea.


 


19:00, Zinema aretoa 1: Programa 8: Paula Olaz


- Hitzaldia: Mapa sonoro interactivo del universo, Paula Olaz, Virginia García eta Paul Mínguez-Olaondo


Amaiera: 20:00



22:00tatik aurrera, Azotea: Programa 9: Zazpi T’erdi.


Espedizioa 1.


Bide higikorra, Irrati amateur zaletasuna, industria hondakinak paisaian, zientzia ez fikzioa:


Bi zinemagilek irrati amateur batekin batera bere azken filmaren sortzen prozesua partekatuko dute zuzeneko akzio filmiko batean. Bertan irrati uhinak proiektuaren irudi eta idatziekin nahastuko dira.


Partehartzaileak:


Miren Gaztañaga, aktoresa.


Jesus Mari Aguirre, irrati-amateur-a. ARCE-ko lehendakariordea (Eibarko irrati-amateur elkartea). 


 


Larunbata, uztailak 7

 


10:00, Zinema aretoa 1: Programa 10, Lurra I.


- Proyección: La Soufrière - Warten auf eine unausweichliche Katastrophe, Werner Herzog, Alemania, 1977, 30'


 


10:30, Zinema aretoa 1: Programa 11: Matthew C. Wilson


- Hitzaldia


 


12:00-12:15 Pausa-Café


 


12:30, Zinema aretoa 1: Programa 12: Curtain Call / Compilation Fata Morgana (78’).


.TV, G. Anthony Svatek, EUA-Nueva Zelanda-Francia-Tuvalu, 2018


Résistance, Laurence Favre, Suiza, 2017, 11’


El paisaje está vacío y el vacío es paisaje, Carla Andrade, España-Chile, 2017, 15’


Twenty Nine Minutes at sea, Jacques Perconte, Francia, 2016, 30’


 


14:00-16:00 Bazkaria


 


16:00, Z Aretoa: Programa 13: Carla Andrade


- Carla Andrade eta Edwin Carels-en arteko elkarrizketa


 


17:00 Zinema aretoa 1: Programa 14: Lurra II.


- Proiekzioa: The Worldly Cave, Zhou Tao, China, 2017, 48’


 


18:00-18:15 Etenaldia-Kafea


 


18:30, Z Aretoa: Programa 15: Ben Clark


- Irakurketa: La policía celeste.



19:30, Zinema aretoa 1: Programa 15: Thomas Zummer


- Hitzaldia: Surfaces: On the Possibilities of Worlds


Amaiera: 21:00


 


22:30, Patioa: Programa 17: Espedizioa 2: Kontzertua: Paula Olaz + Peru Galbete.


 


 


Igandea, Uztailak 8

10:00 Zinema aretoa 1: Proiekzioa.


The Color Out of Space, Rosa Barba, 2015, 36'


 


10:45, Espedizioa: Planetarioa: *Programa 18.


- Proiekzioa:


Kilpisjärvellä, Axel Straschnoy, Finlandia, 2012, 17'


Fogos, Marcos Pérez y Martin Pawley, España, 2017, 14'


 


14:00 Azken bazkaria. Tabakalera.


 


*Espedizio honetara joateko izena eman behar da.


 






 


 


PROGRAMA ZEHATZA ETA ORDUTEGIA:

 

jaitsi ikonoa Pdf-a jaitsi: Nazioarteko III Zinema Mintegia: Hirugarren espedizioa. Post-cosmos (pdf - 0,1mb)


 


Izen-ematea: 35 leku ditugu. Hauek mintegiko materiala, mintegiaren programarekin lotutako irteerak (hiru espedizio egongo dira), titulu akreditatiboa eta hiru bazkari dituzte barne.


Prezioa: 50€


Epea: Ekainaren 28 arte. Behin konfirmazioa jasotzean egingo da ordainketa.


Aforoa bete arte Tabakaleran gertatzen diren aktibitate guztiak irekiak eta doan dira.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Programa