Christian Salablanca Díazen praktika artistikoa oroitzapen pertsonaletatik abiatzen da ahozkotasuna aztertu eta istorioak eta narrazioak eraikitzeko, tradizioetan eta praktika ezagunetan oinarritutako jakintzekin lotuta. Prozesu horren bidez, obrek loturak sortu nahi dituzte naturaren eta gorputzaren, landareen eta hazien, haizearen eta hegaztien artean. Salablanca berriki izendatu duten Rolex Mentor & Protegé Arts Initiative 2022-23rako; Museo de Arte Costarricenseren Lehiaketa Funts Nazionala 2022 saria jaso du; Gasworks 2023 egonaldi-programa lortu du, eta bi proiektu lantzen ari da 2023rako CAMPO GARZONen (Uruguai) eta 2024rako TABAKALERAn.
Christian Arteetako eta Komunikazio Bisualeko lizentziatua da Costa Ricako Unibertsitate Nazionalean, Cum Laude aipamenarekin Eskulturan. Erakusketa indibidualak izan ditu galeria eta museo hauetan: Sagrada Mercancía (Santiago, Txile) eta Kiosko Galería (Bolivia), biak 2019an; FLORA ars+natura eta Valenzuela Klenner Galería (Bogotá, Kolonbia), 2018; eta Museo de Arte y Diseño Contemporáneo (San José, Costa Rica), 2014. Parte hartu duen erakusketa kolektiboak erakunde hauetan egon dira ikusgai: Museo de Arte Moderno de Bogotá, Campo Art fest (Garzón, Uruguai), Virreina Space (Santander, Kolonbia), Galería LaNAO CDMX, IL POSTO, "Ya no había más orilla"-ren bigarren zatia
(Santiago, Txile), Unfinished camp Vitrine gallery Programa 01. Pivo (Sao Paulo, Brasil), El pasado Adelante, Casa de América (Madril, Espainia), Unfinished Camp + Pivo Unfinished programarako, The Shed, New York eta HEK Basel; La parte Maldita IL POSTO (Santiago,
Txile), KM 0.2, Puerto Rico 2021, Mestni Muzej Liubliana (Eslovenia), Museo Nacional Thyssen Bornemisza TBA21 (Madril, Espainia), Museo de Arte Contemporáneo de Panamá (Panama), Kunsthalle am Hamburger Platz (Berlin, Alemania), Biquini Wax (Mexiko Hiria, Mexiko), TEOR/ética (San José, Costa Rica), Gasworks (Londres, Erresuma Batua), Sagrada Mercancía (Santiago, Txile), Espacio Odeón (Bogotá, Kolonbia), Museo de Arte Moderno de Medellín (Medellín, Kolonbia), Centro Cultural de España (Tegucigalpa, Honduras) ), Galería T20 (Murtzia, Espainia), Centro de Arte Contemporáneo de Quito (Quito, Ekuador) eta Oficina Cultural Oswald de Andrade (Sao Paulo, Brasil), besteak beste. 2016an X Bienal Centroamericanan (San José eta Puerto Limón, Costa Rica) egon zen bere lana ikusgai, baita Centro Cultural de la Memoria Haroldo Continen ere (Buenos Aires, Argentina) BIENALSUR 2019ren barruan.
Guararín (Costa Rica) bizi da eta bertan egiten du lan.