Texto Destacado

Eduardo Chillidaren lanaren irakurketa egin asmo duen erakusketa, praktika artistiko garaikidetik abiatuta.

Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Texto Horario
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 / 16:00-20:00
Texto Fecha
2024 EKA 21 - 2024 URR 06
Pasada?
Si
Descripción Larga

“Bada ezagutzeko modu bat, ezagutza deitzen diogun horren aurrekoa, gauza bat nolakoa den jakin gabe hura ezagutzea posible egiten duena. Ezagutza modu hori hain da irekia, askotariko formak onartzen baititu, nahiz eta horregatik oraindik ez jakin nolakoa den. 

Aurre-ezagutza edo lurrin hori dut gidari ezezaguna den horretan, desiratua den horretan, beharrezkoa den horretan barrena. Inoiz ez naiz harekin a priori eztabaidan aritzen, eta inoiz ez diot a posteriori harekin eztabaidan aritzeari uzten.”

Eduardo Chillida


Erakusketa honek Eduardo Chillidaren lanaren irakurketa egin asmo du, praktika artistiko garaikidetik abiatuta. Bere helburua testuinguru bat sortzea da, honako honen inguruan hausnartzeko: intuizioaren inguruan, bilaketa lanerako elementutzat hartuta, tokiarekiko loturaren inguruan, eta beste ezagutza modu sentikor eta sentsorialago batzuen inguruan, lan-metodologiatzat hartuta. Proiektu honetan Chillidaren obra eta idatziak abiapuntu bihurtzen dira elkarrizketarako, hausnarketa zabalagoei bide emateko “mundua sortzeko” moduaren inguruan.

Erakusketa honen izenburuak esanahi bikoitza du: alde batetik, 1964 eta 1974 artean sortutako Topalekua seriari egiten dio aipamen, hormigoizko eraikuntza eseki handiei, alegia. Horietan, uraren mugimenduaren inguruan jardun zuen hausnarketan Chillidak, latsarri zaharren arkitekturatik abiatuta. Eta, aldi berean, intuizioa ziurtasun bilakatzen den uneari egiten dio aipamen, Chillidak berak honela definitua: ideiekin “topaketak”. 

Topalekuak erakusketako lanak ez dira ondare baten erakusgarri soilak; horren ordez, galderak egiten dituzte, espazioak sortzen dituzte, eta adi entzuten diote unibertsoari, inguratzen dituzten munduarekin konexioan beste erantzun posible batzuk imajinatuz.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Tipo Agrupación
Erakusketa
Colaboradores
Texto para colaboradores
Laguntzaileak:
Información Adicional
Nombre
ERAKUSKETAREN LIBURUXKA
Titular Invitados
Komisarioa eta artistak
Futura?
No