19:00 Aurkezpena: Santos Zunzunegui
20:00 Proiekzioa
Chronik der Anna Magdalena Bach (Crónica de Anna Magdalena Bach), Jean-Marie Straub y Danièle Huillet, Alemania, 1968, 94' DCP, JB GER, Azp ES
CRÓNICAS DE ANA MAGDALENA BACHen SINOPSIA (CHRONIK DER ANNA MAGDALENA BACH, DANIÈLE HUILLET / JEAN-MARIE STRAUB, 1968)*
1721, Anhalt-Cötheneko printze gorentasun txit gailenaren gortea. Anna Magdalena Bachen ahots gainjarriak haren eta Johann Sebastian Bachen arteko ezkontzaren berri ematen digu. Azken hori alargun geratu zen urtebete lehenago eta lau seme-alaba ditu aurreko bikotearekin (“kapera maisua zen, Anthalt-Cothëneko gortearen ganbarako musikarien zuzendaria, etab.”). Musikariak Friedamannentzat (haren semea) eta emaztearentzat ariketa musikalei buruzko liburu bat idazteak eta printzea nolabaiteko interes musikala zuen emakume batekin ezkontzeak Bach haren bizilekua aldatzera bultzatzen dute, hasieran zalantzak izan zituen arren. Horrela, Leipzigen kapera maisu eta kantari bihurtzen da (1723).
Ahots batek gogora ekartzen du Bachek oso gaztea zenetik erakutsi zuela musikarekiko zaletasuna. Zaletasun horrek Alemaniaren zati handi bat oinez bisitatzera eraman zuen, bere garaiko organistarik onenak entzuteko. Bitartean, hamazortzi urte bete berri zituen mutikoa Armstadeko organista izendatu zuten (1703), eta, beranduago, Mühlhausenekoa (1707) eta Weimarkoa (1708).
Haren fama gorakorragatik Leipzigeko Unibertsitatean San Pabloko elizaren organoa aztertzeko eskatu zioten arren, garai hartan, bere kantari funtzioen artean ez zegoen organo zerbitzurik. Aitzitik, Santo Tomás eskolako irakasle nagusia zen, errektorearen eta errektoreordearen ostean. Gainera, eskola horrek musika bermatzen zuenez hiribilduaren lau elizatan, eta baita ezkontza- eta hileta-zerbitzuetan ere, arreta guztia jarri behar zuen eskolako ikasleak kantuan trebatuak izateko edo heziketa egokia jasotzeko: Eliza Berrira eta San Pablokora koralak eta moteteak kantatzeko ardura zuten gazteak zihoazen; eta bi eliza nagusietara, Santo Tomás eta San Nicolás elizetara, musika kontzertanteaz arduratu behar zutenak. Horrez gain, hiriko musikarien eta organisten ikuskapena egin behar zuen, gazteekin kontzertatu behar zutenak. Bitartean, hark igande guztietako zerbitzu nagusian eskaintzen zen musika kontzertanteaz arduratu behar zuen. Salbuespenak abenduko azkeneko hiru igandeak eta garizumakoak ziren. Gabonak, Pazkoa eta Mendekostea hiru egunean zehar ospatzen ziren musikalki. Egun horietan eliza nagusietako batean goizean jotzen zen musika bezperako arratsaldean beste eliza nagusian errepikatzen zen. Berdina gertatzen zen Urteberrian, Epifanian, Hirutasunean, San Joan eta San Migel jaietan eta Erreformaren jaian. Gainera, Ostiral Santuko bezperarako pasio-musika eskaini behar zuen [1724: Pasión según San Juanen lehenengo interpretazioa; 1727: Pasión según San Mateoren lehenengo interpretazioa]. Hori gutxi balitz, Kyrie, Gloria eta Sanctus musikalki interpretatzen ziren, baita Magnificat latindarra ere [lehenengo interpretazioa 1723/12/25].”
Jarraian, Anna Magdalenaren ahotsak honako hau kontatzen digu: bikotearen lehengo seme-alaben jaiotza (eta bere heriotza), kantariak egindako izaera pedagogikodun eta profanodun hainbat lanen konposizioa, Telemannek fundatutako Collegium Musicumen zuzendaritza lortzea eta bikotearen itzulera Cöthenera 1729an, Leopold printzearen hileta-elizkizun musikalean parte hartzeko.
Garai hartan (1730) Bachek hiriko Udal Kontseiluarekin gatazka dauka. Gatazkaren arrazoia honako hau da: Kontseiluak musikariei ordaintzen dizkien soldata baxuak eta ematen dizkien laguntza eskasak. Bitartean, musikariek eskari musikal gero eta zailagoak bete behar dituzte. Dantzigeko lagun bati bidalitako gutunean, kantariak hainbat gauza txarto zeudela adierazten dio: Leipzingen bizitza garestia dela, aginpideek musikagatik gero eta interes gutxiago dutela eta espero zuena baino diru gutxiago irabazten duela. Horregatik, beste nonbait lanpostua aurkitzeko interesa erakusten du. Bitartean, bikoteak hainbat heriotza pairatzen ditu: epe laburrean hiru seme-alaba txiki galtzen dituzte. Hori dela eta, Bachek sostengua bilatzen du Dresde hiri saxoian. Halaber, bertako erregearentzat hainbat dramata per musica eta kantata profano idatziko ditu.
Bitartean, Bachek Leipzigeko diozesietako superintendenteen interferentziak pairatu behar ditu; izan ere, haren musikaren zailtasuna bete ezin duten musikariak ezartzen saiatzen dira (1736). Bachen musikak Dresden arrakasta duen arren, Leipzigen gauzak ez daude ondo: kantariak Federico Augusto printzearengana jo beharko du (1733tik Poloniako erregea eta Lituaniako dukea) haren egoera errespetatua izan dadin.
Aldi berean, Bachen seme-alabak Alemaniako hainbat lekutako musikari egiten dira. Haietako batek, Bernhardek, arazoak eta tristurak sorraraziko dizkio haren bizitza erlaxatua dela eta. 1939an, Bernhard 24 urterekin hiltzen den urtean, Bachek bere Clavier-Übung III argitaratuko du. 1747an, Bachek Postdamera bidaiatuko du, Federico II.ak, Prusiako erregeak, hala eskatuta. Bidaia horretatik konposizio musikal bat hartuko du, erregeak jotzen duena; izan ere, azken hori nahiko txirula-jotzaile trebea da. Konposizio horretatik abiatuta, benetako konposizioan hasten da lanean gogor, munduari ezagutarazteko. Eta, haren itzuleraren ostean, honako hauek idatzi zituen: hiru ahotseko Ricercar bat, sei ahotseko beste bat, eta txirula, piano eta biolinerako hiruko bat, erregetzari buruzko hainbat arte pusketarekin batera. Behin bukatuta, obra horiek grabatu eta erregeari dedikatu zizkion ofrenda musikal bat bezala.
Urte hartan bertan, haren osasunak okerrera egin eta kataratak izan zituen. 1750ean bi aldiz egin zioten ebakuntza begietan eta bihotzekoak eman zion. Anna Magdalenaren ahotsa: “Bat-batean begiak onera itzuli zitzaizkiola zirudien, non goiz batean (uztailaren 28an) argia ikusi eta jasan zezakeen berriro ere. Baina ordu batzuk geroago odol-galera bat jasan zuen, sukar gogor batek jarraitua, eta, Leipzigeko mediku adituenen zaintza-lan guztiak jaso zituen arren, arratsean zendu zen, gozo eta santu.
• “Crónica de Ana Magdalena Bach” delakorik ez da existitzen. 1925ean Alemanian publikatu zen era anonimoan, askok benetakotzat hartu zutena, Pequeña Crónica de Anna Magdalena Bach izenarekin.
Kantariaren biografiaren berreraiketa literarioa da, iturri ezberdinak erabiliz Esther Meynell idazle ingelesak biografia erromantikoen ohiko estiloan idatzitakoa (baina ez du kalitaterik falta). Ingelesezko edizioa 1933an argitaratu zen.
• “Cronica”-ren gaztelaniarako itzulpen bat badago, 1944an Editorial Juventudek ahotan hartua Bachen bigarren emazteak idatziriko testu bat bailitzan. Geroko berrargitalpenek ez dute nahastea konpondu.
• Anna Magdalena Bachek ez zuen ezer idatzi. Bere gutunak ere ez dira gordetzen.
• Straub eta Huilletek iruzkina “konposatu” eta eszena dramatikoak eraiki dituzte Bachen gutunetatik abiatuz (“`ni´ esaten duenean, berak `bera´ edo `Sebastian´ esaten du”), Carl Philipp Emmanuel Bach eta Joahnn Friedrich Agricolak idatzitako Nekrologetik, Mizlerrek editatuak Musicalische Bibliothekean 1754an eta Cötheneko gorteko Kontuen Erregistrokoak. Bere esku-hartzean testuen arteko esaldiak besterik ez zituen idatzi.
• Sinopsi hau ulertzeko garrantzitsua da filmean interpretatzen diren obra musikalen errepertorioa kontsultatzea, ondoren datorrena. Bertan filmaren egileek erabili dituzten kantariaren pieza guztiak daude jasota, zuzenean interpretatuak pelikularako. Hala ere, honako hauek alde batera uzten dira: irudiek erakustea interpretazio horiek eta grabatuen, orri inprimatuen edo eskuz idatziriko zatien gainetik musika entzutea; izan ere, musika baita kantariaren benetako biografia marratzen duena.
CRÓNICA DE ANA MAGDALENA BACH OBRAN (JEAN-MARIE STRAUB / DANIÈLE HUILLET 1968)* ENTZUTEN DEN MUSIKAREN ERREPERTORIO OSOA (FILMEKO AGERPEN ORDENAREN ARABERAKOA)
• Concierto de Brandenburgo nº 5-ren 1. Allegroren 147tik 154ra bitarteko konpasak; kadentzia handia, 154tik 219ra bitarteko konpasak; allegro, 219-227 konpasak.
• Pequeño Libro para Clavecín-en 6 zenbakiko preludioa; BWV 128.
• Pequeño Libro para Clavecín para Ana Magdalena Bach, 2. Minueta; 1722, BWV 812.
• Sonata nº 2 en re mayor para viola de gamba y clavecín-en adagioa; BWV 1028.
• Sonata en trío en do menor para órgano-ren largoa; BWV 526.
• Magnificat en re mayor-en 11 eta 12 zenbakiak (19. konpasera arte); BWV 243.
• Pequeño Libro de Clavecín para Ana Magdalena Bach mi minorrean partitaren Tempo di Gavotta; 1725, BWV 830.
• Der zufriedengestelte Äolus kantataren 2 eta 3 zenbakiak; BWV 205
• Oda Fúnebreren azken koroa; BWV 198 (gerora Pasión según San Marcos-en azken koro bihurtua).
• Música Fúnebreko “Que el mundo sea abandonado con alegría” aria; BWV 244 (gerora Pasión según San Mateoko “Mi Salvador me quiere morir por amor” aria bihurtua).
• Pasión según San Mateoko sarrera-koroaren korala; BWV 244.
• “Am Abend desselbigen Sabbats” kantataren sarrera-sinfonia (da capo, 1etik 53ra bitarteko konpasak) eta errezitatiboa; BWV 42.
• Preludio en si menor para órgano; BWV 544.
• Kyrie Eleisonen Misa en si menor; BWV 232.
• Cantata BWV 215en sarrera-koroa (gerora Misa en si minor obran Hosanna bihurtua).
• Oratorio de la Ascensión-en amaierako koralaren bigarren zatia; BWV 11.
• Erhard Bodenschtz-en Florilegium Portense-tik hartutako Leo Leoniusen trinitate osteko XI igandeko latinezko ohiko motetea, 8 ahotsetan.
• “Kyrie, Dios Espíritu Santo” korala, 5 ahotsetara. Canto fermo in Basso. Clavier-Übung-en hirugarren atala, Organo pienoarekin; BWV 671.
• Pasión según San Mateo-ko “Geduld, Geduld” ariaren hasieran klabezin erara interpretatua.
• Método para teclado-ren bigarren ataleko Andante del Concierto Italiar gustura.
• “Wachet auf, ruft uns die Stimme” kantataren 1 zenbakiko duoa (soprano, baxua; 1etik 36. konpasera); BWV 140.
• Variaciones Goldberg deiturikoetako 25 zenbakiko aldaera; BWV 988.
• “Ich habe Genung” kantataren azken errezetatiboa eta amaierako aria; BWV 82.
• Ofrenda musical-eko Ricercar, 6 ahotsetara (1etik 39. konpasera arte); BWV 1079.
• El arte de la fuga-ko XIX kontrapuntua (193tik 239. konpasera arte); BWV 1080.
• “Ante tu trono comparezco” organorako korala; BWV 668.
* Interpretatutako musika guztiak Johann Sebastian Bachenak dira, Leo Leoniusena den Trinitate osteko XI igandeko motetea izan ezik.
1721, Anhalt-Cötheneko printze gorentasun txit gailenaren gortea. Anna Magdalena Bachen ahots gainjarriak haren eta Johann Sebastian Bachen arteko ezkontzaren berri ematen digu.