Imagen
Imagen
Descripcion

 

Madril, 1993.

Bere lana marrazketa, musika, autoedizioa, performancea eta hezkuntzaren artean mugitzen da.

Arte Ederretan graduatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta gaur egun, Miguel Hernández Unibertsitateak antolatzen duen Kultur Ikasketak eta Ikusizko Arteak (ikuspegi feministak eta cuir/queer) unibertsitate masterra ikasten du.

Komiki desberdinak argitaratu ditu (Suspensión líquida, 2015, Ediciones valientes, Ya será, 2017, Libros de Autoengaño edo Botellón verde lima, rosa codeína, 2019, Apa Apa) eta komiki eta autoedizio tailerrak eman ditu komiki independenteko eta ziklo artistikoetako hainbat jaialditan.
2014ean La Malvada Ediciones sortu zuen, bere komikiak eta inguruko fanzine eta musika proiektuak zabaltzeko argitaletxea. 2016an Clara te canta musika proiektuari hasiera eman zion; proposamen trash kastizoa da eta ikusentzunezko esperimentaziotik eta umoretik abiatuta autobiografia lantzeko aitzakia. 2017an Hernán Pallero (Metrakit) eta Ana Esteve Reig-ekin batera La Reif osatu zuen, proiektu artistiko musikala, abestutako musika elektronikoa bisualekin nahasten duena. 2018an La Reif Mataderoko musika-egonaldien parte izan zen.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores