Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Lau eguneko (uztailak 7, 8, 9, 10) lantegi honetan parte-hartzaileek DIY marrazki, autoedizio eta bideoaren bitartez auzoarekin harremandutako istorio kolektiboak eraikiko dituzte.

Ariketa praktikoen bitartez eta begirada kritiko, dibertigarri eta freskoarekin, istorioak sortuko ditugu eta merezi duten garrantziaz hornitu. Auzoan gertatu direnak edo gertatuko direnak, benetakoak edo asmatutakok, ezinezkoak ala egingarriak kontatuko ditugu, hainbat lengoai eta modurekin esperimentatuz. Lekuen ezaugarrien inguruan hausnartuko dugu; historiaren ikuspuntutik soilik ez, baizik eta egunerokotasuna kontuan hartuta ere.

Guztiok dugu gure auzoarekiko ikuspegi garrantzitsua; esperimentatu dezagun bizipen horiek kontatzeko moduarekin. 

 

Lantegiaren egitura:

-Fanzine bat sortzeko dinamika batekin parte-hartzaileek norberaren burua aurkeztuko dute. Saioen nondik norakoak eta lantegiaren metodologia aurkeztuko dira. Elkar ezagutu eta interes kolektiboak ezagutzeko lehen ariketak egingo dira.

-Hiriarekin harremandutako bideo eta marrazki ariketak egingo dira. Gure inguruarekiko harremana berrikustea suspertuko duten eskemak, mapak, planoak edota gidak marraztuko dira.

-Inguratzen gaituzten objektuen presentzia aztertuko da eta horiek okupatzen duten lekuaz eta balore sinbolikoaz hausnartuko da. Objektu desberdinekin marrazki eta bideo ariketak egingo dira. Nola irudikatu? Nola eraiki beraiekin istorio bat?

-Auzoko bizilagunak izango dira lantegiaren parte honen protagonista. Elkarrizketak, hizketaldiak, espekulazioak…, istorioak asmatu eta kontatuko dira. Sortzeko abiapuntua, inguruan daukaguna nola irudikatu eta transmititu izango da. Mugikorrean eta ordenagailuan bideoa editatzeko doako tresnak ezagutuko ditugu.

-Sortutako proiektuen aurkezpena eta bateratze-lana. 

 

Beharrak:

*Ordenagailua

*Irudiak grabatzeko gailua -- kamera edo telefono mugikorra

*Internet-konexioa -- Wifia

*Eskanerra o antzerakoa -- ez baduzu, erabili auzoko kopisteriak 

*Materialak: folioak, grapagailua, errotulagailuak, arkatzak, koloretako paperak… -- eskura dituzun materialak erabili

Descripción Corta

DIY marrazki, autoedizio eta bideoaren bitartez hiriarekin harremandutako istorio kolektiboak eraikiko ditugu.

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Auzoaren inguruko bideo eta marrazki lantegia
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si