Concrete Flux kolektiboak lehen aldizkaria 2013an argitaratu zuen, Beijingen. Hiriko espazio urbanoen sorrera azkar eta etengabekoa eta bertakoek gune horietan bizitzen dituzten eguneroko esperientziak hartu zituen ardatz gisa publikazioak. Bere sorreratik, Concrete Flux epe luzeko ikerketa-proiektu bihurtu da, baita mikropolitikari, praxis transgresiboari, komunitateari eta mendebaldeko ikuspegitik kanpoko ikerketei buruzko eztabaidak lantzeko plataforma ere. Etengabe txandatzen diren idazle, profesional bisual eta diziplina gabeko entusiasta multzo bat, otordu performatiboak, hitzaldiak, lantegiak eta erakusketak hartu ditu kolektiboak.
Concrete Flux aldizkaria elebitan ateratzen da, txineraz eta ingelesez, eta online eta paperean, bietan, hedatzen da.
Jaio zenetik hiru urte pasa diren honetan, Concrete Flux ‘kazetaritza estetikoaren’ ariketa iraunkorra da. Alfredo Cramerotti italiar komisarioak termino hori lehendabizikoz erabili zuen arte garaikidearen ikerketaren jaiotzarekin bat. Concrete Flux gero eta gehiago ari da saiatzen kazetaritza estetikoaren praxiaren aukera eta inplikazio berriak irudikatzen: itzulpen-prozesuak, bitartekaritza eta kultura bisualaren zirkulazioa. Komunitate gisa, honako hau galdetzen dugu: jarduteko dituen zeharkako moduekin, nola lagundu diezaguke praxi horrek dagoeneko saturatuta dauden perspektibak ikusten? Ikerketa artistikoa, diseinua eta idazketa ez dira politikaren ordezkoak: sormenezko adierazpen forma legitimoak dira bere horretan.