Subtitulo
The Photographers Gallery & Tabakalera
Texto Destacado

Irudi bidezko ingurumenari buruzko narraziotik, hondakinik gabeko kamerak konpontzetik eta kontzientziatzeko argazkigintza erabiltzetik abiatuta, bideo labur bakoitzak urratsez urrats zehatz bat eskainiko du, modu jasangarriagoan nola ekoitzi/erakutsi/pentsatu eta artea nola egin erakutsiz. Bideo sorta honen helburua ekintza txikiek ere eragin esanguratsua eta inspiratzailea izan dezaketela erakustea da.

Multimedia
Imagen
cop26
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Contenido Relacionado
Texto Fecha
URTEA: 2021
Pasada?
Si
Descripción Larga

Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 26. konferentzia (COP26) 2021eko azaroaren 1etik 12ra egingo da Glasgown. COP26-aren inguruan, 196 herrialdek lan egingo dute Parisko Akordioa aplikatzeko beharrezkoak diren arauak eta ekintzak amaitzeko. Akordio horren helburua tenperatura globalaren 1,5ºC-ko igoera mugatzea da, klima-aldaketaren arriskuak eta inpaktuak murrizteko.

Ekitaldiaren aurreko hilabetean, Londresko The Photographers Gallery eta Medialab Tabakalera elkarlanean arituko dira programa praktiko baten inguruan, beren ekintza eremuetatik abiatuta, ekintza txikienek ere eragin esanguratsua eta inspiratzailea izan dezaketela erakusteko helburuarekin. Horretarako, programak irudiarekin, argazkigintzarekin, artearekin eta teknologiarekin lotutako hainbat ekintza izango ditu, hala nola tailerrak, hitzaldiak edo dibulgaziozko bideo batzuk argitaratzea.

COP26 ekitaldiaren ondorengo egunetan, artistek egindako bideo praktiko batzuk argitaratuko dira, gure komunitateak hezteko eta inspiratzeko aholku txiki baina praktikoak landuz. Irudi bidezko ingurumenari buruzko narraziotik, hondakinik gabeko kamerak konpontzetik eta kontzientziatzeko argazkigintza erabiltzetik abiatuta, bideo labur bakoitzak urratsez urrats zehatz bat eskainiko du, modu jasangarriagoan nola ekoitzi/erakutsi/pentsatu eta artea nola egin erakutsiz. Bideo sorta honen helburua ekintza txikiek ere eragin esanguratsua eta inspiratzailea izan dezaketela erakustea da.

Imagen Listado
Imagen
cop26
Tipo Agrupación
Kultur proiektua
Información Adicional