Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Astronomia eta bere behaketan erabiltzen diren DIY tresnen sorrerarekin lotutako ikaskuntzekin jarraituz, Medialabek kostu txikiko irrati-antenak eraikitzeko tailerra antolatu du, hauek ondoren Nowcast batean erabiltzeko helburuarekin. Nowcast ekitaldi horrek lurraren argazki global eta kolaboratiboa egingo du, bertan behera utzitako hainbat satelite meteorologikotatik hartutako seinaleekin. Lantegian satelite seinaleak jasotzeko antenak eraikitzeko beharrezko oinarriak landuko dira eta seinale horiek deskodetzeko eta irudi bihurtzeko software eta protokoloak aztertuko dira ere. Honez gain, baliteke lantegian eraikitako antena batzuk baliabide gutxiago dituzten munduko beste leku batzuetara bidali ahal izatea, handik argazki kolektiboan parte har dezaten.

Nowcast
Open-Weather diseinu eta ikerketa proiektuaren bultzatzaile diren Sophie Dyer eta Sasha Engelmann artistek, Nowcast bat sortuko dute 2021eko urriaren 31n, COP26 edo Klimaren Mundu Gailurra baino egun batzuk lehenago, satelite bidezko argazkigintzaren zaletuen mundu mailako komunitate batekin elkarlanean.

Nowcast-a gure buruen gainean literalki zintzilik dagoen argazki aparatu erraldoia nabarmentzea helburu duen proiektua da. Proiektuak mundu mailako amateur eta profesional sare batekin lan egingo du, brikolaje zaletuekin, kode irekia eta satelite bidezko argazkigintzan aritzen direnekin batera. Lankidetza honen helburuetako bat baztertutako teknologiei eta hauek berrerabiltzeko potentzialari buruz lan egitea da. Honetarako Dyerrek eta Englemannek medialaben gertatuko denaren lantegi paralelo bat antolatuko dute The Photographers 'Galleryn, oraindik martxan dauden satelite zaharrenetako batzuen irudi meteorologikoak deskargatzen ikasteko.

Lantegi hau Londresko The Photographers Gallery eta Tabakalera KGNZren arteko COP26 elkarlaneko programaren parte da.

 

 

 

 

Descripción Corta

Astronomia eta bere behaketan erabiltzen diren DIY tresnen sorrerarekin lotutako ikaskuntzekin jarraituz, Medialabek kostu txikiko irrati-antenak eraikitzeko tailerra antolatu du

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Público
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
COP26 programme
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si