Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

19:00 Aurkezpena Selina Robertsonen eskutik

20:00 Daisies, Věra Chytilová, Txekiar errepublika, 1966, 76’, DCP, JB CH, Azp. ES-EN

Uda honetan Club des Femmes zinema-kolektibo queer feministak, Independent Cinema Office eta British Cinema Institute elkarteekin elkarlanean, «Revolt, She Said: Women and Film after ’68» izeneko zinema-ziklo bat antolatu du, Erresuma Batuko 30 zinema-areto baino gehiago bisitatuz. 1968ko maiatzeko gertakariek eragindako aldaketa sakonei buruzko gogoeta egiteko, emakumeen erradikalismoaren istorio zinematografiko bat partekatu genuen, iraultzaren istorio intersekzional, queer eta feministei buruz eztabaidatuz. Gaur egun ere inspiratzaileak eta aztoragarriak diren istorioak. Britainia Handia kolpatu duen bero-boladak aurrera egin ahala, hainbat zuzendariren (besteak beste, Agnès Varda, Chantal Akerman, VALIE EXPORT, Laura Mulvey, Pratibha Parma eta Mai Zetterling) film probokatzaileak eskaini genituen, zinema-areto barneko tenperatura ere igoaraziz. Zikloko filmik zaharrena Věra Chytilováren (1929-2014) Daisies (Sedmikrásky) (1966) izan zen. Bihurrikeriaz borrokatzen da agintea dutenen kontra, eta ematen du gaur egungoa dela. Emakumeen matxinadaren ikuspegi politikoki eta formalki erradikala dakarren film hau 1968ko Pragako Udaberria baino hiru urte lehenago egin zen, baina deskontentua nabaria zen ordurako. Daisies filmean, Marie izeneko bi emakume gazteren (Jitka Cerhová eta Ivana Karbanová) zorigaitzak erakusten zaizkigu. Iruzurra egingo diete aberaskume batzuei, beren buruak moztuko dituzte edo ospakizun ofizial bat zapuztuko dute, asmo errebeldearekin. Txekoslovakiako gobernuak filma debekatu zuen bere jarrera anarkikoaren ondorioz, eta aipatutako arrazoi nagusia «janaria alferrik galtzea» izan zen. Horrela, zirkulaziotik at egon zen urte luzez. Girish Shamburen ustez, filmak erakusten duen munduaren kontrako gorroto arduragabea riot grrrl mugimenduaren aurrekari bat izan zen, eta bi protagonistak, desafiatzaileak eta lotsagabeak, erabateko eromena dira. Filma duela berrogeita hamar urte bezain urratzailea da gaur egun: benetako klasiko feminista bat, 1960ko hamarkadako txekoslovakiar zinemaren olatu berriaren maisulan bat (mugimendu hartako emakumezko zinemagile bakarra zen Chytilová), feminismoaren hirugarren olatua iragarri zuena, eta feminismo garaikidearen #MeToo mugimendu iraultzailea argitzen jarraitzen duena gaur egun.

 

Selina Robertson

1.1.2018

 
Descripción Corta

Daisies filma bihurrikeriaz borrokatzen da agintea dutenen kontra, eta ematen du gaur egungoa dela.

Tipo de actividad
Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Selina Robertsonek aurkeztuta
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si