Interneteko doako zerbitzuak, erabiltzaileek beren datuekin ordaintzen dituztenak; erabiltzaile bakoitzari zein informazio erakutsi behar zaion aukeratzen duten algoritmoak elikatzeko eta entrenatzeko datuak biltzen dituzten enpresak; plataforma digital handien datuak hauteskunde-kanpaina pertsonalizatuak egiteko erabiltzen dituzten alderdi politikoak. Datuak haietarako sarbidea eta erabiltzeko gaitasuna dituztenentzat boterea direla erakusten duten adibideak.
Zer gertatzen da datuetarako sarbidea ematen zaionean aurretik ez zuen norbaiti? Nola aldatzen dira herritarren edo erakundeen egitasmoak beharrezko dituzten datuetarako sarbidea bermatuta dagoenean? Zein neurritan da eraldatzailea datuak aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna? Ba al dago aukerarik BigData delakoa erakunde publikoei edo herritarrei gerturatzeko?
“Datuen boterea” jardunaldia biltzeko eta batera lan egiteko espazioa da, eta proiektu bat duten herritarren edo erakundeen egitasmoak datuak eskuratzeko, aztertzeko eta ondorioak ateratzeko esperientzia eta gaitasuna duten kolektibo edo pertsonekin harremanetan jartzean zer gertatzen den jakiteko xedea du.
Programa (10:00-14:00 / 16:00-18:00)
*Sarrera librea edukiera bete arte
10:00 :Ongietorria
10:15:Aurkezpena
10:30: Carlos Cámara - Usando OpenStreetMap con fines inclusivos: el caso de Zaragoza Accesible.
11:15: Diego Álvarez (UPV valencia) - Análisis de medios y política, Open manifesto project y Mediadata
12:00: Atsedenaldia
12:15: Pilar Ramirez: Acceder a la información de las administraciones públicas
13:00: Ekaitz Zarraga (ElenQ Tech)
14:00: Bazkaria
15:30: Mar Nuñez (Noez.org)
16:00: Ricardo Antón (Kolaboratzailea)
17:00: Miren Gutiérrez ("Análisis, investigación y comunicación de datos" programaren arduraduna - Deustuko Unibertsitatea)
Zer gertatzen da datuetarako sarbidea ematen zaionean aurretik ez zuen norbaiti? Nola aldatzen dira herritarren edo erakundeen egitasmoak beharrezko dituzten datuetarako sarbidea bermatuta dagoenean?