SummerLab udako kanpamentu bat da, aldi baterako topaketa kooperatibo bat, teknologiarekin, kultura digitalarekin, diseinu irekiarekin eta baterako ikaskuntzarekin lotutako gaiak jorratzen dituena, eta alor horietan erreferente diren egitasmoak batzen ditu.
SummerLab udako kanpamentu bat da, aldi baterako topaketa kooperatibo bat, teknologiarekin, kultura digitalarekin, diseinu irekiarekin eta baterako ikaskuntzarekin lotutako gaiak jorratzen dituena, eta alor horietan erreferente diren egitasmoak batzen ditu.
Laugarren ediziorako, SummerLabek datuei eta hiritar zientziari buruzko hainbat topaketa izango dituen programa bat proposatu du, hiritarren, kuxkuxeroen, aktibista teknologikoen eta ikertzaileen parte-hartzea izango duena. SummerLab funtsean topagune bat da, eta jakintza-erkidego anitzen esperientziak eta ezagutzak partekatzeko xedea du. Horregatik, udaleku trinkoko formatuari esker, parte-hartzaileek aukera dute topaketarako planteatutako gaiaren edo beren interes eta esperientziei lotutako beste gai batzuen inguruan lankidetzan aritzeko, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta batera lan egiteko.
Udako lehen topaketan SummerLabek datuak, hiritarren parte-hartzea, pribatutasuna eta gardentasuna jorratuko ditu. Bertan, gaur egun informazioak eta datuen tratamendu masiboak dituzten eraginetako batzuk aztertuko dira hainbat ikuspuntu eta esferatatik, besteak beste, akademiaren, erakundeen eta esfera publiko eta erkidegokoaren ikuspuntutik. Topaketa horrek bi dinamika uztartuko ditu: alde batetik, dibulgazio-dinamika bat, hau da, arlo horietako erreferentziazko proiektuetan lan egiten duten gonbidatuen hitzaldi publikoa; eta, bestetik, dinamika praktiko edo produktibo bat, produkzio-lantegi trinko baten bitartez emaitzak lortzeko xedea duena.