Datuak boterea badira, noren esku dago botere hori? Datuak sortzeko lantegia
Lantegi honetan harremanetan jarriko dira datuen munduko adituak (ezagutza, gaitasuna eta esperientzia dutenak) eta proiektu-ideiak dituzten pertsonak (beharrizan zehatzak dituztenak, datuekin egindako lan bat behar duten kolektiboetako kideak…).
“Datuen boterea” jardunaldietarako, espazio bat egokituko da Hirikilabsen 4 egunetan zehar lankidetzan aritzeko eta datuei buruzko proiektuak garatzea ahalbidetuko duten gaitasunak, ezagutzak, ideiak eta beharrizanak partekatzeko.
4 egun horiek baliagarriak izango dira proiektuak xehe-xehe diseinatu eta haien bideragarritasuna eta interesa ebaluatzea ahalbidetuko duten lehen prototipoak egiteko. 4 egunak igaro eta gero hautatutako proiektuak “Datuen boterea” izeneko bigarren fasean garatuko dira, 2019ko urrian, Hirikilabsen.
Programa *Ez da beharrezkoa ordu/egun guztietan parte-hartzea:
27, 28: 11:00 - 14:00 / 16:00-19:00
29: 11:00 - 14:00 (Proiektuen aurkezpena)
Lantegietako lan-ildoak hurrengo hauek izango dira baina proiektu ideia edo gai berriren bat proposatu nahi baduzu idatz iezaguzu hirikilabs@tabakalera.eu helbidera.
-
Herritarren partehartzea: nola sor daitezke komunitate berriak datuen inguruan eta nola egin eta biltzen dira herritarrek sorturiko datuak.
-
Ekologia eta ingurunea: datuen argitaratzea eta hauen analisia erabiliaz ikerketa berriak nola sor daitezke? Datuak tradizionalki mugatu edo itxia izan den sektore batean transbertsalitatea sortzeko aukera bezala.
-
Kultur etakundeak eta laborategi hiritarrak: Nola eta noraino iritsi daiteke herritarren partehartze era honetako erakundetan? Eta hauen ebaluazioan? Lan ildo honel erakundeek beraien lan egiteko moduak eta gestioa nola ireki hausnartuko du.
-
Komunikabideak eta politika: Zein mekanismo jar daitezke martxan komunikabideen jarraipen eta ebaluazioa egiteko? Zein tresna imajina ditzakegu erakunde politikoek beraien aktibitatea eta programa politikoei buruz kontu emateko?
Lantegi honetan harremanetan jarriko dira datuen munduko adituak (ezagutza, gaitasuna eta esperientzia dutenak) eta proiektu-ideiak dituzten pertsonak (beharrizan zehatzak dituztenak, datuekin egindako lan bat behar duten kolektiboetako kideak…).