Imagen
Imagen
Descripcion
David Armengol eta Martí Manenek komisario-taldetzat egin dute lan, modu jarraitu batean, banakako komisario lanaren paraleloan.
Gaur egungo arteari buruzko Cartografies (Ràdio Gràcia, Bartzelona, 2000) irrati-programan hasi ziren elkarrekin lanean, esperimentalaren eta informaziozkoaren arteko formatu baten zuzendaritzan. Soinuak ikusizko testuinguruan duen paperaren gaineko hainbat erakusketak ildo berari segitu zioten, tartean izan baitziren honakoak: Sonidos Secundarios (Galería T4, Bartzelona, 2002) Radiofonías (Ràdio El Prat, El Prat del Llobregat (2002), Sound and Me (CASM eta Transmediale, 2004) edo Casino Lights (Rekalde Aretoa, 2005).
Arte-produkzioaren inguruko prozesu instituzionalen gaineko esperimentazioaren bidetik, komisario aritu ziren P_O4: Oficina (Terrasa, 2006) lanean; proposamen horretan, eraikin industrial bat artistek zuzendutako bulego bihurtu zen.
Elkarrekin eraman zuten, halaber, El texto: principios y salidas programaren ardura, Bartzelonako Fabra i Coats Centre d'Art Contemporani delakoan (2013, 2014); horren amaiera Consonnik argitaratutako Un centro de arte liburua izan zen.
Banaka aritu direnean, artearen narratibotasunaren ideia eta arte-produkzioak dituen aukera emozionalak landu dituzte, erakusketarako aukeren gainean ikertzeaz batera. Hezkuntza-lanetan ere arituak dira biak, eta komisariotza-proiektu zenbaiten ardura eraman dute hainbat herrialdetan, bai modu independentean bai esparru instituzionalean.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisario taldea
Tipo
Artistas y Creadores