Tabakalerak, sorkuntza-zentroa izanik, nazioarteko egonaldi-programa bat dauka artistei, sortzaileei eta kultura-eragileei zuzendua. Laguntza-programak helburu bikoitza dauka: bata, ekoizpen-prozesuei laguntzea, eta bestea, maila kontzeptualean eta ekoizpen mailan aholkularitza eskaintzea.
Euskal artearen testuinguruan, arte-, zientzia-, teknologia- eta gizarte-arloan ikerketa, sorkuntza eta profesionalizazioa bultzatzeko asmoz, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak egonaldi-programa honen bigarren edizioa jarri du abian. Aurten, berrikuntza gisa, honako hauen laguntzarekin garatuko da: Goethe Institut-Madrid eta Sónar+D, Bartzelonako Sónar jaialdiko kultura digitalaren eta sormen-teknologien topaketa.
Laguntza-programak helburu bikoitza dauka: bata, ekoizpen-prozesuei laguntzea, eta bestea, maila kontzeptualean eta ekoizpen mailan aholkularitza eskaintzea.