AQUÍ bost interpreterentzako site-specific gisa pentsatutako pieza bat da. Lorena Nogal koreografoaren eta bera ere kide den HOTEL COLLECTIU ESCENIC konpainiaren arteko lankidetza. Erraietako elkarrekintza bat espazio arkitektoniko batean, elkarrizketa animalistikoa sortuz. Gorputzak material organiko gisa duen erresonantzia arakatzen duten eszenen segida bat. Gorputz bat memoriak jariatzen dituen emozio-erreberberazioko ontzi gisa.
Pieza honetan, material arruntak eta bakunak hartzen dira abiapuntutzat, baita egitura organikoak ere, hala nola elastikotasuna, iragazkortasuna, isolamendua, marruskadura, gardentasuna, iraunkortasuna eta aldakortasuna; eta horiek interpreteei transferitzen zaizkie, eta lekuaren esku uzten dute gorputz xaflakor bat, muga ukiezinen etengabeko esperimentazio-lan batean. Instintuzko taupadei jarraitzen dien irudikapen delikatu eta indartsu bat. AQUÍ kontenplazio ekintza bat da, eta AQUÍn gertatzen den beti aldakorra eta iragankorra den naturaz parte hartzeko gonbidapena.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia eta zuzendaritza: Lorena Nogal
Sorkuntza eta interpretazioa: Robert Gómez, Anna Hierro, Élia López, Lorena Nogal eta Álvaro Esteban
Ekoizpen exekutiboa: Laia Duran eta Lorena Nogal
Soinu-espazioa: Manuel Rodríguez eta Hervé Guerrisi
Jantzien diseinua: Sau-Ching Wong
Argazkia: Ana Heras, Jofre Moreno eta Luca Aimi
Bideoa: Joahn Péreza
Tabakalera - ibiltaria (hasiera: eskailera nagusia)
Doan
AQUÍ kontenplazio ekintza bat da, eta AQUÍn gertatzen den beti aldakorra eta iragankorra den naturaz parte hartzeko gonbidapena.