Kursaal Auditorioarekin eta Victoria Eugenia antzokiarekin batera, Tabakalera izango da 85. Musika Hamabostaldiaren dantza eskaintzaren erreferentziazko egoitza.
Kursaal Auditorioarekin eta Victoria Eugenia antzokiarekin batera, Tabakalera izango da 85. Musika Hamabostaldiaren dantza eskaintzaren erreferentziazko egoitza. Aurten ere dantzak eraikinaren txoko ezberdinak hartuko ditu, eta Patioa, Plaza edo Prisma bezalako guneetan formatu desberdinetako proposamenak ikusi ahal izango dira.
Hauetan musikak, soinuak eta espazioak garrantzi berezia izango dute. Aurtengo zikloak Myriam Perez Cazabon koreografoari eskainiko dio sorkuntza egonaldia, Sofia Martinez konpositorearekin elkarlan artistiko bat egiteko. Haien obra musikalaren interpretazioan Lallement & Marques gitarra bikotea izango da.