Eduardo Elosegi Euskadiko animazio-zinemako pertsona garrantzitsua da, eta hainbat animazio-ekoizpenetan parte hartu du, hala nola Juan Bautista Berasategiren Balleneros (1990); Juan Bautista Berasategi, Carlos Varela eta Maite Ruiz de Austriren La leyenda del viento del norte (1992); Txavi Basterretxea eta Joxan Muñozen La isla del cangrejo (2000); Juan Bautista Berasategiren Ahmed, príncipe de la Alhambra (2002); Juan Bautista Berasategiren Nur y el templo del dragón (2015); Imanol Olasagasti eta Carlos Zabalaren Lur y Amets (2019). Aldi berean, hainbat telesaio, film eta publizitatetan parte hartu du. Industrian egin duen lanaz gain, Eduardo animazioko 40 film labur independenteren argazki-zuzendaria izan da, eta horien artean dago Goya saria irabazi zuen Bego Vicarioren Pregunta por mí (1996) filma.
Isabelen film labur guztietan lan egin du.