Abenduaren 14an, egun osoan zehar, Tabakalerako patioan Eginzaleak! Azoka ospatuko da. Bertan Hirikilabsen eta Tabakaleran 2019. urtean zehar garatutako prozesu ezberdinak aurkeztuko dira eta hauekin batera beste hainbat artisau berriren ideiak edo fabrikazio digitalaren eta teknologia hiritarraren inguruko proiektuak gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.
Astronomia, ehungintza, 3D inprimagailuak, sukaldaritza hackeatua, zientzia, Eginzaleak! Azoka, egun horretan, eraikineko patioa erakusleiho bihurtuko du lantegi, proiektu erakusketa, jarduera ezberdinak eskainiz.
Egitaraua
- HorKonpon maratoia - (10:00 - 14:00) :
Egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen eta hilero Ubiken garatzen den tailer irekia da Horkonpon. Saio berezi honetan, goiz osoan zehar etxean ditugun tresnak konpontzera etortzeko deia egiten dugu, horretarako lan tresnak eta materialak izango ditugu, arropa, altzariak, tresna elektrikoak, jostailuak … Jendeak bere objektu apurtuak ekartzea eta adituen laguntzarekin hauek konpontzea da asmoa eta horretarako, gauzak konpondu nahi dituztenei eta konpontzen eta berrerabiltzen dakitenei deia zabaltzen diegu, elkarrekin berrerabilera sustatu eta ezagutza partekatzeko.
- Ehungintza txokoa - (Egun osoan zehar) :
Eta puntu! publiko guztiei zuzendutako puntua egiteko topaketa eta Hirikilabsen elkartzen den Ehungintzan esperimentatzeko lantalde irekia elkartuko dituen gune honetan egun osoan zehar ehungintza, puntua, trikotatzea eta ehunekin zerikusia duten tekniken iguruko proiektu eta ekimenak elkartuko dira. Egun osoan zehar ehundegiak sortu eta erabiltzen ikasteko jarduera bat antolatuko da ere.
- Zientzia gimkana lantegia - (11:00 - 13:00): Izena eman
Gazteei zuzendutako zientzia lantegia da honakoa, ostiralero burutzen den Zientzia ez da fikzioa lantegiaren jarraipena. Zientzia gazteei hurbiltzea eta hainbat esperimenturen bidez zientzialariek laborategian lantzen dituzten gaiak modu errazean ulertaraztea da helburua. DNA zer den, proteinak zertarako diren, PHa nola kalkulatu edo energia zinetikoa nola erabili ikusiko dugu.
- Draudio lantegia. Fablab Bilbao - (12:00 - 14:00) (12 leku.Gerturatzen diren ordenean parte hartu ahal izango da.)
Drawdioa zure marrazkiak eta trazuak soinu bihurtzeko aukera ematen duen zuzk zeuk egiteko kit-a da. Parte-hartzaileek osagaiak zirkuitu inprimatu batean jarri eta eztainuz solastatuko dituzte. Tailerra amaitzean etxera eraman ahal izango dituzte egindako draudioak.
- Suziriak eginez - (17:00 - 19:00):Izena eman
EH Aerospace espazioraino iritsiko diren suziriak egiteko Hirikilabsen sortu eta lantzen den proiektua da. Espazioak sortzen duen kuriositatea eta miresmena, teknologia libreak eta egiteko gogoarekin elkartzen dira aurrekontu baxuko espazio-misioak garatzeko proiektu honetan. Lantegi honetan espazioa eta hegan egitearekin duten ilusio eta gogo hori transmitituko da, EH Aerospace taldeko kideek egindako suziriak ikusi eta norbere suziriak fabrikatuko ditugu, ondoren aire konprimituz kargatu eta ahalik eta altuen iristeko.
- Stand-ak - (Egun osoan zehar) :
Ehungintza txokoa - Precious Plastic - 3D Ikasi - 3Drd - Egokitek - Do it in family - Eh aerospace - Blue Factoryz - Astronomia hiritarra - Exploratorio Medellín - UC3m
Stand batekin parte hartu nahi baduzu idatzi hirikilabs@tabakalera.eu helbidera (Azoka honetan stand-ek teknologia eta kultura digitalarekin zerikusia izan behar dute eta ez dute inongo materialik saltzeko aukera izango).
Egun osoan zehar, 2019. urtean Tabakaleran eta praktika irekietan eredugarri diren beste ekimenetan garatutako prozesu ezberdinak aurkeztuko dira eta horiekin batera proiektu ezberdinak ezagutzeko parada izango da: besteak beste astronomia, 3D inprimagailuak, ehungintza, zientzia, sukaldaritza hackeatua... Zatoz!