Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Deialdi honen helburua da bitartekaritza kokatuko prozesu esanguratsuen eta bitartekaritzaren arloko ikerketa diskurtsibo eta metodologikoen garapena babestea eta sostengatzea, Tabakalerako Hezkuntza arloan egiten den lanean laguntzeko eta osagarri izateko.

Helburu bikoitz hori garatzeko baldintza material egokiak sustatzearren, deialdiak bi modalitate ditu:

1. Bitartekaritza-prozesu bat garatzeko egonaldia: Egonaldiak hamar hilabete iraungo du, eta Tabakaleraren hurbileko testuinguruan bitartekaritza-prozesu bat garatzeko espazioa eta denbora eskainiko ditu. Prozesua komunitate edo kolektibo espezifiko batekin lotuta aktibatuko da, eta sentsibilitate bereziarekin kolektibo kaltetuekiko; horrela, Tabakalerako Hezkuntza arlotik aniztasunaren inguruan gaur egun egiten diren ekintzekin bat egingo du.

Prozesua Tabakaleran bertan edo bere hurbileko/tokiko ingurunean antzemandako premietan oinarrituta garatzea da helburua. 

Aukeratutako bitartekariak edo kolektiboak proposamena taxutu eta egonaldian gauzatu ahal izango du, 2024ko irailetik 2025eko ekainera bitartean.

Proposamen bat aukeratuko da lehenengo modalitate honetara aurkezten diren proiektu guztien artean.

2. Bitartekaritzan ikertzeko egonaldia: Egonaldiak lau hilabete iraungo du, eta bitartekaritzaren inguruko ikerketa-proiektu bat garatzeko espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Ikerketa ez da bitartekaritza-prozesu baten garapenarekin edo programa baten aktibazioarekin lotuta egongo. Modalitate honen helburua arlo honetan ezagutza sortzen laguntzea da, baita bitartekaritzaren kolektibizazioa sustatzea ere, arlo honetan lan egiten duten gainerako eragileen eskura jartzeko tresna gisa. 

Ildo horretan, hautatutako pertsonak edo kolektiboak ikerketa-proiektu bat proposatuko du. Proiektuaren ikaskuntzak eta/edo ondorioak metodologia edo tresnetara eraman ahal izango dira, hauek, aldi berean, beste pertsona edo testuinguru batzuek egokitu ditzaketen. Proiektuak gai hauetakoren bati heldu beharko du: 

-aurrera eraman den bitartekaritza-proiektu edo -praktika jakin bateko ikaskuntzen azterketa/ebaluazioa; praktika propio bat izan daiteke edo ez, eta berrikuspen kritiko gisa erabiliko da.

-kultura-bitartekaritza garaikidearen testuinguruan, premiazko gaiei, tentsio emergenteei edo oraindik heldu ez zaien debateei buruzko ikerketa bat.

-bitartekaritza-proiektuetan ohikoak diren premiei heltzeko, ezagutzeko eta aurre egiteko moduei eta metodologiei buruzko ikerketa bat. 


Hautatutako bitartekariak egonaldian zehar taxutu ahal izango du proposamena, 2024ko iraila eta abendua bitartean. 

Proposamen bat hautatuko da bigarren modalitate honetara aurkezten diren proiektu guztien artean.

 

 

Caracteristicas
Descripción Corta

Deialdi honen helburua da bitartekaritza kokatuko prozesu esanguratsuen eta bitartekaritzaren arloko ikerketa diskurtsibo eta metodologikoen garapena babestea.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Cerrado
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Texto Fecha
API. 30 12:00 - EKA. 07 12:00
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2024
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
Si
Información Adicional
Nombre
DEIALDIAREN OINARRIAK
Nombre
EBAZPENA
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Lista precios