Miguel Mariñok zuzendutako lantegi honetan 16mm-tan grabatu eta errebelatuko dugu. Gainera, irudiak sortuko ditugu kamerarik gabe. Man Rayk asmatu zuen rayograma teknika erabiliko dugu, kontaktua, kopia, eta abar. Lau egun argiarekin jolastuz gela ilunean.
Oraingo honetan, eta zeluloidea euskarri delarik, mugimenduan dagoen irudiarekin esperimentatzeko proposamena egingo zaie parte-hartzaileei. 16mm-tako zuri-beltzezko pelikula baten filmazioa, errebelatua eta kopia, era autonomoan egiteko gakoak landuko dira bertan.
Teoria eta teknika, gela iluna, argi gorriak, likido eta kimikoak, kontaktuz egindako zuzeneko inprimatze-teknikak eta beste prozesu batzuk. Errebelatu tradizionaletik, sormenezko errebelatura doan proposamena da hau, irudiak duen adierazteko gaitasunarekin esperimentatzea helburutzat daukana.
Lantegi honetan 16mm-tan grabatu eta errebelatuko dugu. Gainera, irudiak sortuko ditugu kamerarik gabe.