Subtitulo
Zine/Ikus-entzunezkoaz hausnartzeko eta gauzatzeko espazioa
Texto Destacado

Tabakalerak ikus-entzunezkoaren arloan antolatutako lantegiek osatzen dute Laborategiak: nazioarteko nahiz bertako profesionalek gidatutako saioak, euren sormen prozesu eta esperientziak partekatu ditzaten tailerreko parte-hartzaileekin. 

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Tabakalerak ikus-entzunezkoaren arloan antolatutako lantegiek osatzen dituzte Laborategiak: nazioarteko nahiz bertako profesionalek gidatutako saioak, euren sormen prozesu eta esperientziak partekatu ditzaten tailerreko parte-hartzaileekin. 

 

Horrela, ikus-entzunezkoa ikusi, pentsatu eta sortzeko espazio berria ekarriko dute tailer hauek; finean, Irudi Mugikorraren alorrean garapen intelektual nahiz kreatiboarentzako testuinguru berria eskaini nahi du proiektu honek, Tabakalerak aintzat hartzen duen praktika garaikidea baita ikus-entzunezkoarena.

 

 

Profesionalei edota ikus-entzunezkoetan interesa dutenei zuzendutako laborategi hauek tailer formatua dute, eta goiz zein arratsaldetan burutzen dira. Bi egunetik, aste betera bitarteko iraupena izan dezakete, proposamen bakoitzaren ezaugarrien arabera, eta 15-20 parte-hartzaileko taldeak sortuko dira laborategi bakoitzeko (aldez aurreko izen-ematea beharrezkoa da).

 

 

Orobat, laborategien garapena Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak daukan zinema programarekin lotuta daude Laborategiak; izan ere, tailerrekin batera gonbidatuen lan zinematografikoari zenbait hurbilketa egiten baitzaizkio Fokuak programan.

 

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Programa
Futura?
No