![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id10762-el_extrano_pablo_alvarez.jpg?itok=E6zluH7G)
El extraño, Pablo Álvarez, Chile, 25', JB (Gazteleraz) ingelesezko azpitituluekin. 18 urtetik beherakoak ezin dira aretora sartu.
Hein batean irudi-sinfonia, hein batean saiakera-filma, hein batean dokumental faltsua. Irudi multzo batek Santiagoko hirigunea deskribatuko du, gauez, bertan ez den pertsonaia anonimo baten bidean atzera eginez. Atzealdean, zenbait ahotsek pertsona hori deskribatzeko saioak egingo dituzte, loturarik gabeko eta, zatika, kontraesankorrak diren kontakizunen bitartez. Gizon baten berreraikitze lausoa da emaitza. Txileko gizartearen sakonenean errotutako klasegabetze eta goranahia hezurmamitzen duen arrotz bat. Besteen gain boterea eragiteko nahi bizia, indarkeria forma desberdinetan ageri dena.
Pablo Álvarezek (Santiago, Txile, 1975) 2014ko Zinema Ikasleen Topaketan parte hartu zuen, eta haren proiektua Ikusmira Berriak ikus-entzunezko egoitzan parte hartzeko aukeratu zuten. Nazioarteko jaialdietan parte hartu duten hainbat film labur egin ditu; besteak beste, Los resentidos fikzioa. Álvarezek 25 minutuko pieza bat aurkeztuko du: irudizko collage bat, Txileko Santiagoko hirigunea gauez, eta gizon bakarti eta misteriotsu baten arrasto lausoa.
Oharra: Film honen zenbait edukik ikusleen sentsibilitatea min dezakete.
Pablo Álvarez zuzendariaren 'El Extraño' filma irudizko collage bat da, Txileko Santiagoko hirigunea gauez, eta gizon bakarti eta misteriotsu baten arrasto laus
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id10762-el_extrano_pablo_alvarez.jpg?itok=E6zluH7G)