Gutun gisako testu hau Dora Garcíak egingo duen Oscar Masottaren “Helikopteroa” happeningaren berrinterpretazioan parte hartzeko gonbidapena da. Publikoaren parte hartzea ezinbestekoa da eta ordutegiak errespetatzeak garrantzia berezia dauka. Happening-ak hiru ordu iraungo du, Tabakaleratik mugitu egingo gara autobusean eta bi gertakari izango dira ondoren bat egingo dutenak.
Happeninga filmatu eginigo da, eta bertan parte hartzen duenak filmazioan agertzeko baimena ematen duela ulertzen du antolakuntzak.
Segurtasun neurriak eta parte hartzaileen ongizatea errespetatuko dira uneoro.
Dora García.Valladolid, 1965. Arte Ederrak ikasi zituen Salamankako Unibertsitatean eta Amsterdameko Rijksakademie-n. Bruselan bizi da eta bertan dihardu lanean. Bere obrak seinale txikienak ere zentzuz beteak daudela ohartzeko aukera eskaintzen digu.
EL HELICOPTERO Oscar Masottaren happeninga (1966 urria) Dora Garcíaren eskutik.