Erakusketa ikus-entzunezkoaren kontzeptuari buruz arituko da. Ikus-entzunezkoaren inguruan, kanpoaldean, sortzen denari buruz. Ikus-entzunezkoa beste lengoaia eta egoerekin erlazioan hibridatzen deneko erreferentziak bilatuko ditu.
Ikus-entzunezkoaren aldiriak: Ingurua marrazten duten puntuak erakusketa ikus-entzunezko artearen perimetroa arakatu, eta elementu zinematikoen agerraldi edo aztarnak bilatzen ditu hura desagertzen deneko, agertzear dagoeneko, aurre egiten zaioneko, bakanduta dagoeneko, muturrera eramana dagoeneko edo aipu edo erreferentzia gisa baino existitzen ez deneko proiektuetan.
Erakusketak ihes egiten dio irudiari mugimenduan erakusketa objetu eta emaitza gisa eta aldiz, bere ekoizpen, erreprodukzioa, transmisioa, esistentzia eta bizirik irautea egiten duten baldintzak aztertzen ditu.
Ikus-entzunezkoa hainbat eratara ageri da erakusketan: metodo gisa, kritika, imajinario, artxibo partekatu eta gramatika gisa, nahiz mintzatzeko, jokatzeko edo elkartzeko modu gisa.
Perimetro hori betetzeko erabakiak beste formatu eta iraupen batzuk dakartza, erakusketa beraren barruan. Ikus-entzunezkoaren aldiriak erakusketak ikus-entzunezko kanporatu, zatikatu, antzeztu, barneratu, adierazi,happening bihurtu edo egunero egoskorki saiatutako bat txertatzen du espazio-denbora honetan.
Ikus-entzunezkoaren aldiriak: Ingurua marrazten duten puntuak erakusketa Apologia/Antologia-ren argitalpenetik (HAMACA, UPV/EHU eta Tabakaleraren arteko elkarlan proiektua) abiatu da ikus-entzunezko artearen apologia luzatzeko asmoz, eta ekintza-esparru autonomo bat finkatzen du horretarako. A/A proiektua "bideoan barreneko ibilbideak" gisa aurkeztu zen bezalaxe, erakusketa hau ikus-entzunezko objektu eta diziplina inguratzeko ekimen gisa taxutu da. A/A-ko "ibilbideak" esparru baten barruranzko azterketa proposatzen bazuen, erakusketa honek dakarkigun inguruaren marrazketak kanporanzko edo kanpotikako miaketa eskaintzen digu. Bestela esanda,biek ala biek ikus-entzunezkoarekiko obsesioa partekatzen badute ere, erakusketa honek beste esparru batzuk arakatzen ditu: ikus-entzunezkoa beste lengoaia batzuekin hibridatzen deneko edo beste egoera batzuetan agertzen zaiguneko esparruak, hain zuzen ere.
Ikus-entzunezkoaren aldiriak erakusketak ikus-entzunezko kanporatu, zatikatu, antzeztu, barneratu, adierazi, happening bihurtu edo egunero egoskorki saiatutako bat txertatzen du espazio-denbora honetan. Ikus-entzunezkoaren aldiriak-ek puntu batzuk proposatzen dizkigu zinemagintza eta bideogintza inguratu eta, bat egiten dutenean, haien aldiri edo ingerada marrazteko. Inguratzen duen mugimendua, saiakera-proposamen gisa ulertu beharrekoa, auzi bati hainbat ertzetatik heltzen dion mugimendua, ikusmolde eta auziari heltzeko modu desberdinak sortzen dituena.
Erakusketak bertako eta nazioarteko 26 egileren lanak biltzen ditu. Horien artean, batzuk ekoizpen berriko obrak dira.
Komisarioak: Anna Manubens eta Soledad Gutiérrez .
Sortzaileak: Ibon Aranberri, Aimar Arriola, Herman Asselberghs, Itziar Barrio, Roger Bernat/FFF, Eugeni Bonet, Manon de Boer, Analivia Cordeiro, Gonzalo de Pedro, Marguerite Duras, Patricia Esquivias, Dora García, Jean-Luc Godard, Los Hijos, Nader Koochaki, Nicolas Malevé, Pad.ma, Neus Miró, Joan Morey, Itziar Okariz, Uriel Orlow, Alex Reynolds, Fito Rodríguez, Eileen Simpson & Ben White, Oriol Vilapuig, Marc Vives eta Duen Xara Sacchi.
Dokumentazioa
ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:
Issuu-n irakurri: Orriak - 1
Pdf-a jaitsi: Orriak - 1 (pdf - 3.8mb)