El viento sabe que vuelvo a casa, José Luis Torres Leiva, Chile, 103', JB (Gazteleraz) ingelesezko azpitituluekin
Ignacio Agüero dokumentalista txiletarra fikziozko bere lehen film luzea prestatzen ari da, sekula bukatzea lortu ez duen antzinako dokumental-proiektu batean oinarrituta. 80ko hamarkadaren hasieran, Chiloé eskualdeko Meulín uhartean, bikote gazte bat inguruko basoetan desagertuko da, aztarnarik utzi gabe. Maitasun tragikoko istorio misteriotsu horren inguruan, mito oso bat eraiki zen. Ignacio Agüero gertakarien lekura joango da, filmerako kokalekuen eta aktore ez-profesionalen bila, eta han, pixkanaka-pixkanaka, bere filmaren bilakaera ezagutuko du.
José Luis Torres Leiva-ren (Santiago, Txile, 1975) El viento sabe que vuelvo a casa Rotterdameko zinema-jaialdian estreinatua, pieza metazinematografiko bat da, Ignacio Agüero dokumentalistaren ingurukoa. Agüero Torres-Leivarekin lankidetzan aritua da lehenago ere, aktore-lanetan jardun baitzuen haren El cielo, la tierra, y la lluvia (2008) eta Verano(2011) filmetan. Azken hori Tabakalerako Circuito ekimenean ikusi ahal izan zen, 2014an.
José Luis Torres Leiva-ren 'El viento sabe que vuelvo a casa' pieza metazinematografiko bat da, Ignacio Agüero dokumentalistaren ingurukoa.