Imagen
Imagen
Elisa L. Ramírez TBK
Descripcion

Elisa L. Ramírez (Logroño, 2001) diziplina anitzeko artista da. Giza identitateari eta honek baliabide teknologikoekin duen erlazioari buruzko hausnarketa da bere obraren ardatza. Besteengandik bereizitako izaki gisa zerk eratzen gaituen eta besteekiko eta inguratzen gaituen ingurunearekiko bakartasun sentsazio hori nola eraikitzen dugun arakatzen dihardu bere lanean.

Artean graduatua UPV/EHUn (2023), Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko masterra egiten jarraitzen du unibertsitate berean (2023-2024). Bere obra Errioxako Arte Gaztea Erakusketaren XXXIX. edizioan egon da ikusgai, eta Inicia bekaren onuradun izan da ikerketa eta argitalpena modalitate hibridoan, zortzigarren edizioan

Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores