Imagen
Imagen
Descripcion

Eloy Fernández Porta (Bartzelona, 1974) doktore-bekaduna izan da Boston College erakundean, eta Fellow Lecturer kargua izan du Duke University unibertsitatean.

Horrez gain, Giza Zientzietako doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitatean. Hamar liburu argitaratu ditu, horien artean honako entsegu hauek: Afterpop, Homo Sampler, €RO$, Emociónese así, En la confidencia eta, katalanez, L’art de fer-ne un gra massa; guztiak Anagrama argitaletxean.

Doktoregoko Aparteko Saria, Anagrama saria eta Bartzelona Hiria saria irabazi ditu. Bere kritika kulturaleko testuak komikira (Carlos Maiques eta Marcos Prior), bideo-sorkuntzara (Carles Congost eta Natxo Madina) eta spoken word delakora (Agustín Fernández Mallo eta Jose Roselló) egokitu dituzte.

Horrez gain, ingelesera, frantsesera eta portugesera itzuli dituzte. Arteari buruz idatzi duen artikulu-sorta, Nubada en prosa izenekoa, Jot Down eta Núvol aldizkarietan argitaratzen da. EXIT eta A*Desk aldizkarietan ere aritzen da lankidetzan.

 

https://www.lemonde.fr/livres/article/2011/10/06/homo-sampler_1582886_3260.html

http://www.jotdown.es/author/eloy/

https://www.facebook.com/AnagramaEditorial/videos/1711428038896086/

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Saiakeragilea eta Spoken Word performer-a
Tipo
Artistas y Creadores